Play Station kontsoletako bikoterik famatuenetako bat, Ratchet lombaxak eta Clank errobotak osatzen dutena, azken egunotan beren lehenengo atalaren berregiteari ekiteko prest agertu da; aste honetan bertan Sony-k PS4rako “Ratcher & Clank” jokoa salgai jarri berri baitu.
Atal honekin azken belaunaldian estreinatzen dira gure protagonistak, Sonyren aurreko kontsoletan makina bat abentura bizi ostean. Oraingoan, lehenengo atala modu berrituan kontatuko digute Insomniac Games-ekoek. Jauzi teknologikoa izugarria da (izan ere, bi belaunaldi ditu tartean), baita jokatzeko eran egon diren aldaketak ere: arma gehiago eskura izateaz gain, bisitatzeke dauden munduak zabaldu direlako.
2015eko amaieran publikatzeko prest egon arren, Sonyk Ratchet & Clanken lehenengo pelikularekin batera argitaratzeko itxoitea erabaki zuen, bi produktuen arteko sinergia komertziala aprobetxatzekotan.
Game Erauntsian GETB saioko 8. programan joko honi buruz hitz egin genuen; momentu aproposa, gaurkoa, atal hau gogoratzeko!
Iruzkinak