Ubisoft-en plataforma abenturaren bost bertsio bilduko ditu. Eduki eta maila bereziak ere eskainiko dira.

Raymanen 30. urteurreuna ospatzeko bilduma berezia aurkeztu du Ubisoftek. Gaur estreinatuko da PCan zein kontsoletan Rayman: 30th Anniversary Edition izenpean.

Plataforma joko mitikoarekin "behin betiko bertsioa" izango dela diote arduradunek. Hori baino, bost port edo bertsio desberdin eskainiko dituzte bilduma bakarrean: MS-DOS, PlayStation, Atari Jaguar, Game Boy Color eta Game Boy Advance gailuetako jokoak, alegia. Bukatzeko, SNESerako argitaratu gabeko prototipoa berreskuratu dute Ubitik.

Soinu banda berriarekin jokatu ahalko ditugu; are gehiago, Rayman’s New Levels, Rayman 60 Levels gehigarrietako Rayman By His Fans 120 maila berezi baino gehiago jokatu ahalko dira.

Behar bezalako aurkezpenarekin amaitzeko, ia ordubeteko iraupena duen dokumental interaktiboa prestatu dute 30. urteurrenarekin batera. Sortzaileei egindako elkarrizketekin batera ilustrazioak, kontzeptuak, txostenak eta bestelakoak bildu dituzte.

1995. urtean argitaratutako tituluaren birmasterizazioetan Rayman mundu koloretsu eta ederretatik gidatuko dugu Electoons izakiak Mr. Dark ilunarengandik salbatzeko.

Rayman: 30th Anniversary Edition PlayStation, Nintendo eta Xbox kontsoletara zein PCra iritsiko da gaur.