Resident Evil Villagen lehen gameplay trailerra erakutsiko dute bertan Capcomekoek. Bideo-joko berri baten aurkezpena ere egingo dute.
Resident Evil Showcase deitutakoarekin Capcom aurkezpen digitalak egiteko joerara gehituko da. Gaur 23:00etan egingo dute ekimena.
Nola ez, aurkezpeneko izar nagusia zonbien sagako zortzigarren atala izango da: Resident Evil Village. Trailer berria agindu dute japoniarrek; lehen gameplay bideoa izango dela diote, baina aldez aurretik jostagarritasuna erakusten izan duten bideo zatiak ikusita izan dituzte zaleek.
Zonbiak alde batera utzita gizotsoak eta banpiroak ikusteko aukera emango duen Village aurten argitaratzea aurreikusita dago, eta momentuz PC, PlayStation 5 eta Xbox Seriesetarako iragarri dute.
Berritasunak ere erakutsiko dituzte Showcasean. Izan ere, REren webgune ofizialean sagaren 25. urteurrena ospatzeko bideo-joko ezezagun berri baten betaren izen ematea zabaldu berri du Capcomek. Zaleek laster edukiko dute proiektu berria frogatzeko aukera, beta urtarrilaren 28tik 30era irekiko baitute.
PlayStation 4 eta Xbox Onerako beta izango da, beraz gutxienez plataforma horietan kaleratuko da jokoa; hori bai, multijokalarira zuzendutakoa da: partidako lau eta sei jokalari bitartean ariko direla zehazten dute blogean.
Iruzkinak