Resident Evil Villagentzako eduki gehigarriak prestatzen ari da Capcom

Lander Unzueta | 2021/06/15 17:00 Berriak



E3an egindako aurkezpenean iragarri zuen Tsuyoshi Kandak. RE: Verse multijokalariari buruz ere mintzatu zen ekoizlea.

Capcomen survival horror frankiziako atalik arrakastatsuenetakoan bilakatzeko bidean doa zortzigarren jokoa. Resident Evil Village apirilean estreinatu zen, eta lehen lau egunetan hiru milioi ale saldu zituen. Salmentak ikusita, japoniarrak dagoeneko Ethan Wintersen abenturarako eduki gehigarrietan lan egiten ari direla adierazi dute E3aren baitan.

Tsuyoshi Kanda ekoizleak eman zuen berria, informazio gutxi emanda. Izan ere, xehetasunak etorkizunea emango dituztela adierazi zuten Capcomekoek; jarraitzaileek itxaron egin beharko dute beraz.

Lehen pertsonako abentura da Village: zazpigarren atalean ikusitakoak jarraitzen ditu protagonista berberarekin. Zazpigarren jokoaren DLCetan hainbat pertsonaia desberdin kontrolatzeko aukera ematen zuten, beraz ikusteok dago ea zortzigarrenarekin ere antzekoa gertatuko den.

DLCarena ez zen izan aurkezpenean iragarritako berritasun bakarra. Izan ere japoniarrak multijokalari obra prestatzen ari direla gogoratu beharra dago: Resident Evil RE: Verse.

Sagako protagonistak eta bilauak borrokaleku desberdinetan bilduko dituen jokoa uztailean kaleratuko dute. Eguna zehaztu gabe utzi dute, hori bai.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

239
Kide

0
Jolasten

19
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta 2024ko urr. 24a, 10:57

Milesker, Ibai! Gogotsu hurrengorako, aurtengoaren emaitzak ikusita :D
Euskal Game Jam 2ak ezin ikusizko Euskal Herriko …

Ibai Aizpurua 2024ko urr. 22a, 17:43

Artikulu eta lan ederrak! Ea noiz antolatzen dugun Euskal Game Jam 3!
Euskal Game Jam 2ak ezin ikusizko Euskal Herriko …

Ibai Aizpurua 2024ko mai. 29a, 21:10

Analisi ederra! Beti erosi eta jolasteko zerrendan izan dut. Hain laburra dela jakiteak puntuak irabazi ditu neretzat!
LEGO Builder's Journey

Beñat 2024ko mar. 26a, 20:15

Erabat ados Journeyri buruz esandakoarekin. Ea laster Flower hasi eta bukatzeko aukera dudan, bere unean, lehen maila probatu besterik ez bainuen egi…
Journey: bizitza, bidai [Analisia]