Akzio odoltsua, umorea eta estetika berezia uztartuko ditu 2026an.
Suda51 sortzaileak eta Grasshopper Manufacture taldeak Romeo is a Dead Man aurkeztu dute.
Garatzailearen ohiko estetika eta premisa mantentzen duen abentura zoroa dator: akzio ikusgarria, umore mordoa eta estetika benetan berezia eskainiko dizkigu. Romeo Stargazer protagonista Dead Man ‘heroian’ bilakatuko da ia hil ondoren, espazio-denboran zehar unibertso desberdinetako gaizkileen bila ariko da.
Ezpatak eta pistolak erabilita borroka odoltsuetan parte hartuko dugu, era guztietako izakien eta munstroen aurka eginez. Suda51ren taldeak aldez aurretik sortutako No More Heroes sagaren edo Killer is Dead zein Lollipop Chainsaw jokoen antzeko oinarriak mantenduta, akzioa izango da nagusi Dead Manen bidaietan.
Grasshopperrek azken bost urteetan sortutako lehen IP berria dela aipatuta, zaleak pozik utzi ditu iragarpenak. Pixkat itxaron beharko dute jokatzeko, ordea: Romeo is a Dead Man 2026an kaleratuko da. Plataformei dagokienez, PlayStation 5, Xbox Series eta PC gailuetara iritsiko da.
Iruzkinak