Saudi Arabiako mugikorretarako jokoen enpresak erraldoiak garatzaile talde osoa bereganatu du.

Scopely enpresak Niantic erosi du. 3.500 milioi dolarren truke gailu mugikorretarako Pokémon Go, Pikmin Bloom edo Monster Hunter Now ezagunak bereganatu ditu.

Errealitate aregotuan aditua den Niantic bere osotasunean xurgatu du; hori horrela, garatzaile talde osoa Scopelyren menpe egotera igaroko da. Pokémon GO eta Pikmin Bloom Nintendo-rekin batera partekatzen du Nianticek; Monster Hunter Now, berriz, Capcom-ekin. Gainera, Niantic Campfire plataforma eta Niantic Wayfarer sistema ere lortu ditu Scopelyk.

Aipatutako bideojokoekin 1.000 milioi dolarretako irabaziak gainditu zituzten 2024an Nianticekoek; erabiltzaile kopuruari dagokionez, hilabetero 30 milioi jokalari aktiboak biltzea lortu zuten. Pokémon GOk, esaterako, 100 milioi erabiltzaile bakarren marka apurtu zuen iaz.

Savvy Games Group taldeak Scopely berenatu zuen, bere aldetik, 2023. urtean: 4.900 milioi dolarreko erosketa izan zen. Savvy Saudi Arabiako printze oinordeko Mohammed bin Salman-i lotuta dago; hori dela-eta, Nianticen erabiltzaileek ez dute erosketa begi onez ikusi, hainbatetan giza eskubideak urratu dituen gobernua baita.