2023an argitaratu zen kontsoletan eta PCan, balorazio apartekin: 16 bits-en aroko RPG japoniarrak omentzen ditu.
Sabotage Studio taldearen Sea of Stars gailu mugikorretara dator. Apirilaren 7an Android zein iOS sistema eragileak erabiltzen dituzten aparatuetarako port-ak argitaratuko dira.
Playdigious estudioa arduratuko da egokitzapenez. Mugikorretan geroz eta ohikoagoak diren ezaugarriak agindu dituzte garatzaileek: ukipen pantailentzako kontrolez gain, hodeian gordetako partidak, lorpenak nahiz Bluetooth aginteen euskarria aipatzen dira.
2023an iritsi zitzaizkigun kontsoletako eta ordenagailuetako Sea of Starsen bertsioak. Kanadako estudioaren lehen lan handia izan arren, prentsaren zein jokalarien aldetik balorazio bikainak eskuratu zituen JRPG abenturak; alde horretatik, 16 bitsen garaiko titulurik ezagunenen bidea jarraitzen duen retro titulua da.
Esplorazioa, txandakako borrokak eta istorio landua biltzen ditu Sea of Starsek. Oinarrizko jokoa ikaragarritzat jotzen da, baina sortzaileek hau aberasten eta handitzen jarraitu dute doako eduki gehigarri interesgarriekin: azkena, Throes of the Watchmaker, iaz estreinatu zen, gune, ziega, etsai, musika eta abilezia berriak gaineratuta.
Play Store eta App Store saltokietan aurkituko dugu Sea of Stars apirilaren 7tik aurrera. Esan bezala, une honetan PlayStation, Nintendo eta Xbox kontsoletan zein PCan joka daiteke.
Lander Unzueta
Iruzkinak