Urte eta erdi zain egon ondoren, azkenean iritsi da Europara kultuzko rol-saga honen beste joko bat. 2013ko maiatzean jarri zen salgai Japonian, eta urte bereko uztailean Ameriketan, eta orain guk ere joko honetaz gozatu ahalko dugu. 3DS eramangarrirako egongo da eskuragarri ostegun honetan, urriak 30, digitalki eta ingelesez bakarrik zoritxarrez, baina 20 euroko prezioan besterik ez.
Joko hau Erdi Aroko azken urteetan gertatzen da, Europako fikziozko Ekialdeko Mikado erreinuan. Flinn da jokoaren protagonista nagusia. Flinn eta heldutasunera iritsi diren beste gazte batzuk samurai izendatu dituzte. Samurai hauen betebeharra biztanleak erreinua erasotzen ari diren deabruetatik babestea da, baina nola edo hala, gaur egungo Tokyo apokaliptiko batera eramango ditu gatazkak.
Beraiek bakarrik ezingo diete deabruei aurre egin, hauen laguntza beharko dute beste deabru batzuk akatzeko, horretarako deabruekin negoziatu beharko dute, hauek samuraiekin bat egin dezaten. Borroka bat dagoen bakoitzean, samuraiek beren deabruei deitu ahalko diete batera borroka egiteko.
Flinnek jokoan zehar erabaki desberdinak hartu beharko ditu (hobeto esanda, zuk hartuko dituzu erabakiak), eta erabaki horiek istorioan zehar eragin handia izango dute. Zuk erabaki beharko duzu noren alde jarri: jainkoen alde, deabruen alde, edo posizio neutral bat hartu. Zure esku dago Ekialdeko Mikadoren etorkizuna.
Trailerra ingelesez:
Trailerra japonieraz, askoz informatiboagoa eta ikusgarriagoa, ingelesezko azpitituluekin:
Iruzkinak