PS5, Xbox Series eta PC plataformetan jokatuko dugu Japonian girotutako beldurrezko abenturan.
Konami-k Silent Hill f-ren berritasunak eskaini ditu. Beldurrezko obraren jokagarritasuna erakusteaz gain, kaleratze data zehaztu du talde japoniarrak: irailaren 25ean estreinatuko da.
State of Play aurkezpenean erakutsitako bideoan Shimizu Hinako protagonistaren amesgaiztoaren hasiera ezagutzera eman digute. 1960ko Ebisugaoka herrixkan kokatzen den abenturan zalantzek, damutzeek edo erabakiek munstro eta izaki beldurgarriengana eramango gaituzte.
Edertasunean beldurra aurkituko dugula diote garatzaileek: horri lotutako erabakiak hartu beharko ditugu abenturan zehar. Deabruengandik ihes egiten gabiltzala puzzleak gainditu beharko dira, baina, ez badago ihesbiderik, tentsioz betetako borroketan parte hartuko du Shimizuk: gorputzez gorputzeko kolpeak eta saihesteak ikusiko ditugu… baina gogoratu bizirauteko aukera gutxi ditugula.
Nahiz eta girotzez zeharo aldatu, saga klasikoaren oinarriak mantendu eta hainbat keinu gehituko dituztela diote NeoBards Entertainment estudio taiwandarrekoek. Itxura bikaina, orokorrean, atal grafikoa ere benetan zainduta dagoela ikus baitateke bideoan.
Irailaren 25ean jasoko dugu Silent Hill f: PlayStation 5 eta Xbox Series kontsoletan zein PCan merkaturatuko da.
Iruzkinak