Destiny frankiziaren arduradunak 3.600 milioi dolarren truke erosi ditu PlayStation-ek. “Jokalariengana nahi duten lekutik iristen jarraitu ahalko dutela” azpimarratu dut
Erosketa handiekin jarraitzen du bideo-jokoen industriak. Microsoft-ek Activision Blizzard erosi eta egun batzuetara Sony-koek beste errraldoi baten erosketa iragarri dute: Bungie PlayStationena da oraindik aurrera.
Sony Interactive Entertainment-en estudioa izango da Bungie erosketa ixterakoan. 3.600 milioi dolarrengatik erosi dute japoniarrek, Gamesindustry agerkariak aipatzen duenez.
Hala ere, independentzia maila bat edukiko dutela dirudi. Pete Parsons Bungieko presidenteak eta egungo zuzendaritza batzordeak jarraituko dute enpresaren ardura izaten; hori horrela, Sonykoek “jokalariengana nahi duten lekutik iristen jarraitu ahalko dutela” adierazi dute.
Argi dago hitzok esklusibotasunei zuzenduta daudela; hortaz, Bungieren datozen bideo-jokoak hainbat plataformetan kaleratuko direla pentsa daiteke.
Destiny frankizia arrakastatsuaren arduradunak dira Bungiekoak. Hala ere, aurretik Halo ospetsua sortzeko lana izan zuten: Microsoften enpresa izan zen garai batean, 2000. urtetik 2007ra, hain zuzen ere.
2010ean Activision-ekin akordioa hitzartu zuten: hortik jaio zen Destiny; 2019an bukatu zuten hitzarmena, Destinyren jabegoa Bungiren eskuetan geratuta. Tiro jokoez gain, Myth estrategia jokoak sortu zituzten Bungiekoek.
Iruzkinak