Jokoek kontsola berrian Playstation 4an eskainitako ezaugarri berberak edukitzea eskatzen dute japoniarrek.
Sonyk Playstationen garatzaileei bidalitako mezu batean azaltzen denez, uztailaren 13tik aurrera Playstation 4rako ziurtagaria jasotzera bidalitako produktu berri guztiak Playstation 5ean jokatzeko prest egon beharko dira.
Hori horrela, garatzaileek beraien produktu berria PS5ean erabilgarria dela baieztatu beharko dute Playstationen Partners webgunean. Bidalitako kodeak Playstation 5ean arazo barik funtzionatzea eta Playstation 4an eskainitako ezaugarri berberak eskaintzea dira bideojoko horiek kontsola berrian “erabilgarriak” direla onartzeko baldintzak.
Eurogamer aldizkariaren arabera, garatzaileek beraien jokoek PS5ean modu egokian funtzionatzen duten baieztatzeko balio duten tresnak jaso zituzten apirilean. Modu horretara kontsolen arteko iragatea erraztea bilatzen du Sonyk.
Iruzkinak