Sorgina: A Tale of Witches, euskal mitologian girotuta dagoen abentura da, adin guztietarako pertsonek jokatzeko eratua. Maiatzak 30an Steam-en (PC) aterako da, 9.99€-ko prezioan.
DVD formatuan atera zen 2016ean eta ospatutako azken azPlay sarietan finalista gelditu zen euskal bideo-joko hoberenaren sailean, Sorginen Kondaira izenpean.
Gure lehenengo obra hau, maiatzaren 30etik aurrera eskuragai izango da Steam-en (PC) nazioarteko bertsioan, non hizkuntza gehiagotan ere aurkitu ahal izango duzun (gaztelania, ingelesa) eta beste zenbait hobekuntza ere eskuragarri izango dituzuen. Izan ere Greenlight-en kanpainak arrakasta handia izan zuen.
Bere merkaturatzea ospatzeko eta Steam-en erabiltzaileen aldetik jaso dugun laguntza eskertzeko, jokoa %15eko deskontuarekin erosi ahal izango da lehenengo astean zehar.
Dibertsioa, kultura eta euskara
Sorgina: A Tale of Witches singleplayer abentura bat da. Adin guztietako pertsonek jokatu dezakete eta akzio, plataforma eta puzzleen ebazpenez beterik dago.
Abentura honetan, sorgin gazte ikastuna iluntasunaren aurkako gurutzada batean sartzen da. Bertan, hainbat gaitasun magiko ikasi eta konbinatu beharko ditu, horrela puzzle eta zenbait oztopo gainditu ahal izateko eta azkenean iluntasunaren gizona garaitzeko.
Euskal mitologiako hainbat elezaharretan girotuta, gure heroiak errealitateko leku enblematikoetan oinarrituta dauden leku eder asko bisitatu beharko ditu. Bertan, euskal folklorean oinarritutako pertsonaiak aurkituko ditu.
Ezaugarri esanguratsuenak
- Adin guztietarako abentura, plataforma eta puzzleak
- Aurkitu mitologia eta folklore berri bat
- Euskal herriko kokaleku errealetan oinarritutako eszenatoki eder askotik bidaiatu
- Ikasi eta bateratu zenbait aztikeri, horrela, progresiboki doazen zailtasunezko puzzleak ebatzi ahal izateko
- LowPoly estilo artistikoa, kolore sutsuekin eta cartoon estetikarekin
- 30 lorpen baino gehiago, erronka handiago baten bila dagoen jendearentzat
- Steam Trading Cards
- Steam Cloud
- Jokoa bereziki publiko gazteari dago zuzenduta, izan ere, puzzleen ebazpenean erronka handiago bat aurkituko dutelako eta beharbada inoiz entzun ez duten eskualde eta mitologiari buruz ikasi nahiko dutelako.
Tradizioa eta berrikuntza
Sorgina: A Tale of Witches (jatorriz Sorginen Kondaira bezala ezagutua), Euskal mitologian oinarrituta Euskal herrian 3D formatuan egin den lehen bideojokoa da eta Steam plataformak bere katalogoan euskaraz dituen izenburu gutxietako beste batean bilakatu da.
Jokoari jarraipena emateko gainera, Sorginen Erronkak jokoa (unibertso berdinean girotutako dauden mini-jokoak, mugikor plataformetarako egokituak), ere plazaratu dugu. Dagoeneko eskuragarri daude google play eta App Storen.
Iruzkinak