PCan eta Xbox Series gailuetan argitaratu zuen iaz Xbox Game Studios argitaletxeak.
Compulsion Games estudioaren South of Midnight gailu berrietara dator. PlayStation 5 eta Switch 2 bertsioak martxoaren 31n kaleratuko dira.
Xboxen hurrengo titulu multiplataforma da, hortaz: joan den urte hasieran ikusi genuen hirugarren pertsonako abentura ordenagailuetan zein Xbox Series kontsoletan.
Bayou mitologian horren ohikoak diren oihanetan eta zingiretan barneratuko gara Hazel protagonistarekin batera: esplorazioa, akzioa, plataformak nahiz puzzleak uztartzen dituen obra koloretsua eta berezia da Compulsionena. Atal estetiko bereziarekin, azken urteotako animazio filmerik arrakastatsuenen estiloa bereganatzen du, segundoko fotograma tasa urriarekin efektu bereziak lortuta; nahi izanez gero, fps tasa leunagoarekin jokatzeko aukera dago.
Estreinaldi hotza izan bazuen ere, denborarekin harrera berotzen joan dela ikus dezakegu; egun, Steam plataforman oso balorazio onak biltzen ditu erosleen artean.
Martxoaren 31n helduko da South of Midnight PS5 eta Switch 2 gailuetara.
Lander Unzueta
Iruzkinak