It Takes Two-rekin eta A Way Out-ekin lortutakoa errepikatu nahi dute askotariko generoak eta elementuak biltzen dituen obra berrian.

Hazelight Studiosek Split Fiction aurkeztu du: tokiko multijokalaria ardatz duen bi jokalarirentzako abentura kooperatiboa prestatzen dabiltza beste behin.

Mio eta Zoe protagonisten rolak banatuko ditugu lagun batekin oraingo honetan. Bi idazleek euren lanak errealitate birtualeko simulagailu ikaragarrira eraman nahi dituzte: hauetako bizipenak jarraituko ditugu.

Horrela, fantasiazko edo zientzia fikziozko munduan bisitatuko ditugu, denetariko erronkei aurre egiten diegun bitartean: motozikleta gaineko erronkak, plataformak, dragoi gaineko hegaldiak, borrokak eta gehiago ageri dira trailerrean. Argi dago It Takes Two arrakastatsuaren egileen lan berria dela; antzekotasunak nabarmenak dira.

Atal grafiko ikusgarria aipatzekoa da: aurreko jokoa zoragarri ikusten zen, baina Split Fictionekin erakutsitakoa harrigarria da.

Pantaila berean elkarrekin jokatzea posible izango da, baina, zelan ez, online aritzeko aukera ere eskainiko dute egileek. Ez hori bakarrik: pertsona bakar batek eduki beharko du jokoa bigarren jokalariari gonbita bidaltzeko.

2025eko martxoaren 6an argitaratuko da Split Fiction: PCan zein PS5 eta Xbox Series kontsoletan estreinatuko dute.