Akziozko abentura narratiboa izango da; izarretako gerraren Goi Errepublika garaian girotuko dute.
Electronic Arts-ek Star Wars frankiziako jokoen esklusibotasuna galdu zuenetik Lucasfilm Games-ekoek hainbat estudiorengana jo dute izarretako gerraren jokoak garatzeko. Horietako bat da Quantic Dream: Heavy Rain, Beyond: Two Souls edota Detroit: Become Human lanen arduradunek Star Wars Eclipse aurkeztu dute gaur goizaldean The Game Awards sarietan.
Trailer zinematiko benetan ikusgarriarekin iragarri dute eklipse. Bertan hainbat eszena, planeta eta pertsonaia desberdinak ikus daitezke: jedi-ak, espazio ontziak eta bestelako ohiko elementuak agertzen dira; bideoak argi uzten duenez, jokoa Goi Errepublika garaian girotuta egongo da: hau da, Inperioa jaioa aurreko filmeetako lehen hiru ataletan.
Eclipse honek Quantic Dreamen aurreko jokoen antzeko mekanikak izango dituela pentsa daiteke: adakartzen doan akziozko abentura narratiboa izendatu dute garatzaileek. “Hainbat modutara gozatu” ahalko dela diote, “askotariko pertsonaien patua” jokalarien eskuetan geratuta.
Argitaratze datarik nahiz plataformarik zehaztu gabe geratu dira arduradunak.
Iruzkinak