1999. urteko klasikoa dagoeneko eskuragarri egon beharko zen zen Sony eta Nintendoren kontsoletan.
Playstation 4ko eta Nintendo Switcheko Star Wars Episode I: Racerren bertsioak atzeratzea erabaki dute Aspyr Mediako garatzaileek. Twitter bidez zabaldutako mezu baten bidez eman dute berria.
Lasterketa jokoa PS4an eta Switchean maiatzaren 12an kaleratuko zutela agindu zuten bere arduradunek. Hau da, jokoa dagoeneko argitaratuta egon beharko zen; garatzaileek jokoa estreinatzeko egun bat faltan eman dute abisua.
Erabakia “etxetik lan egiteko beharrarengatik” hartu dutela aldarrikatu dute. Argitaratze data berria “ahalik eta azkarren” emango dutela azaldu dute Aspyrrekoek.
1999. urtean Nintendo 64rako eta PCrako argitaratu zen jatorrizko bideojokoa. Port eguneratua PCrako argitaratu zuten orain bi urte: Steam eta GOG bidez eskuratu daiteke.
Iruzkinak