Doako eguneratze batekin espazio ontziak pertsonalizatzeko elementuak jarri dituzte.

Baby Yoda EAren Star Warseko espazio ontzien bideojokora iritsi da. The Mandalorian telesailaren bigarren denboraldia estreinatu da jada, eta hori ospatzeko eduki bereziak gehitu dituzte Star Wars Squadronsera.

Espazio ontziak pertsonalizatzeko doako elementuak iragarri ditu EAk. Hologramak, pegatinak eta figuratxoak aukeratu ahal dituzte jokalariek, bai ontzi imperial zein matxinoentzat. Horien artean nabarmentzekoa da, nola ez, telesaileko ikonoan bilakatu den Baby Yoda txikia.

EA Motivek garatuta, Star Wars Squadrons PC, PS4 eta Xbox Onerako kaleratu zen joan den urriaren 2an.