40 minutuko iraupenarekin, Japoniako zein Asiako bideojokoak izango dira ardatza.

State of Play emanaldia iragarri du Sony-k gaurko. Oraingoan, Asiara begira jarriko direla ezagutarazi dute PlayStationekoek.

23:00etan hasiko duten zuzeneko emanaldiko protagonistak Japoniako nahiz Asiako estudioak eta bideojokoak izango dira: indie tituluak zein saga maitatuetako jokoak ageriko direla agindu dute arduradunek.

Ikus ditzakegun bideojokoengan pentsatzen hasita, hautagai argienetako bat Marvel Tōkon: Fighting Souls da; alegia, PlayStation Marvelekin eta ArcSystemWorks garatzaile japoniarrarekin elkarlanean prestatzen ari den borroka jokoa.

40 minutuko iraupena edukiko du aurkezpenak; PlayStationen YouTube katetik jarraitu ahalko da State of Play emanaldia. Aurkezle lanak egiten Yuki Kaji aktorea ariko dela azaltzen da prentsa oharrean.