PlayStation Studios taldeko garatzaileak, hirugarrenen estudioak zein sortzaile independenteak elkartuko ditu dozenaka bideojoko ezagutzera emateko.
State of Play emanaldia iragarri du PlayStationek aste honetarako: otsailaren 12an eskainiko du.
Betiko lez, PSren YouTube nahiz Twitch kateetatik eskainiko da zuzenekoa. 23:00etan ekingo diote zuzenekoari, eta luzea izango da: ordubete baino gehiago iraungo duela aurreratu digute, 2023tik egiten duten aurkezpenik luzeena izanik.
Edukiari dagokionez, ez dute bideojokorik aipatu, baina bai zer nolako garatzaileak eta sortzaileak igaroko diren emanalditik: PlayStation Studioseko kideak, hirugarrenen enpresak zein indie estudioak ariko dira PlayStation 5erako —zein beste plataformetarako— prestatzen dabiltzan tituluak erakusten.
Zurrumurru ugari ditugu: gaur bertan Devil May Cry 6ren iragarpena ikusi dezakegula zabaldu da sareetan, adibidez. God of War edo Intergalactic: The Heretic Prophet ere aipatzen dira, noski.
Ostegunean, otsailaren 12an, 23:00etan hasiko da zuzenekoa.
Lander Unzueta
Iruzkinak