Steam Deck-aren jokoen fotograma tasa adierazten hasi da Valve

Lander Unzueta | 2026/11/16 10:00 BerriakPC



LCD zein OLED modeloen informazioa biltzen eta partekatzen hasi dira, joko bakoitzaren fitxan datu berriak eskainita.

Valvek berritasunak prestatu ditu Steam plataforman. Steam Deckaren erabiltzaileek gailuak joko desberdinetan lor dezakeen segundoko fotograma tasa (fps) ikus dezakete oraindik aurrera.

Hori bideratzeko, erabiltzaileen datuez baliatzen dira. Gehienak datuak modu anonimoan partekatzeko prest agertu direla adierazi dute Valvetik: jokoak probatu ahala, irudien tasa datuak batu, eta saltokiko jokoen orrildeetan ageri dira, bateragarritasun fitxaren baitan. Are gehiago, Steam Deck LCD zein OLED modeloen fps datuak adierazten dira.

Funtzionalitatea Steameko beta bezeroan ageri da, oraingoz. Valvetik azaldu dutenez, egungo Steam Deck Verified bateragarritasun balorazioak “ez du zertan bat egin erabiltzailearen jokagarritasun maila onargarriekin”. Hori horrela, erabiltzaileen datuekin errendimendu datu zehatzagoak eskaini gura dituzte.

Eskertzekoa bada ere, ezaugarri berria fintzea geratzen dela salatzen dute zaleek, halere: joko batzuetan bildutako datuak okerrak direla azpimarratzen dute, ziurrenik, menuetako edo beste une apalago batzuetako irudi tasa informazioa biltzen baita. Konfigurazio desberdinak edo fotograma sortze (frame generation) erremintak kontuan hartu dituztela badirudi ere, asko kezkatuta agertu dira. Zorionez, informazio bilketa oraingoz beta fasean gertatzen dela jakinda, komunitateari entzungo diotela pentsatu nahiko genuke.

Steam Deckarekin hasi dira, errendimendu eta datu bateratuak lortzeko erraztatasunak azpimarratuta; etorkizunean, ideia berbera Machine, Frame zein beste gailu batzuetara eramateko prest agertu dira Valvetik. Beta bezeroan proposatuko zaigu, mezu baten bidez, datuak partekatzeko aukera. Bestela, Steam Account Settings > Data & Browsing > Anonymous Game Framerate Data atalean aurkituko dugu aktibatzeko edo desaktibatzeko botoia.

Lorpen bildumak, guztiontzat

Steam plataformako ezaugarriekin jarraituta, duela aste batzuk beta bertsioan estreinatutako lorpenen bildumak erabiltzaile guztientzat iritsi direla jakinarazi dute Valvetik.

“Jokoen lorpenak antolatzeko, jarraitzeko eta burutzeko bide berria” da, egileen esanetan. Joko modalitateen, eduki gehigarrien, espantsioen eta bestelako edukien artean sakabanatuko dira lorpenak oraindik aurrera, garatzaileek horrela ezarriz gero, nahi dugun arloa osatzea errazteko bideak eskainita.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Steam

Game Erauntsia

251Kide
2Jolasten
34Online

Jarraitu Steam taldea

Azken erantzunak

Lander Unzueta
Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Daflipat
Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Damian
Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Damian
Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
eZpata_10
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta