Capcomek azken pertsonaiak, kokalekuak eta aldaketak gehituko dizkio borroka bideojokoari.
Street Fighter Vek bosgarren eta azken denboraldia edukiko duela iragarri du Capcomek bere blogean. Champion Edition otsailean argitaratu ondoren, borroka jokoak oraindik eduki gehiago izango dituela baieztatu dute.
Zehazki bost pertsonaia eta hiru kokaleku berri garatuko dituztela azaldu dute SFren arduradunek. Modu horretara, Street Fighterren bosgarren atala 45 borrokalari edukitzera iritsiko da. Horiekin batera jostagarritasunari eragingo dioten askotariko aldaketak gehituko dituzte, ohi bezala.
Street Fighter V 2016an argitaratu zenean zaleen aldetik hainbat kritika jasan zituen arren, “Champion Editionak eta laugarren denboraldiak jasotako erantzun positiboarengatik” borroka bideojokoa handitzen jarraitzeko erabakia hartu du Capcomek.
Uda garaian emango dituzte “V” denboraldiari buruzko xehetasun gehiago. Street Fighter V PCan eta Playstation 4ean jokatu daiteke.
Iruzkinak