Beste jokalariekin sare bidez jokatu ahalko da. Floyd Iraia pertsonaia berria aurkeztu dute multiplayerrarekin.
DotEmu eta Segak beraien beat ’em up berriari buruzko xehetasunak eman dituzte trailer baten bidez. Laugarren Streets of Ragek 4 jokalarirentzako multiplayerrean aritzeko aukera eskainiko die PC, PS4, Xbox One eta Switcheko jokalariei.
Zehazki, PC edo kontsola bera erabiliz tokiko 4 jokalarirentzako multiplayerrean aritu ahalko da SoR berrian. Online bidez, berriz, 2 jokalari aritu ahalko dira batera Wood Oak Cityko kaleetatik zehar.
Trailerrarekin pertsonai berri bat aurkezteko aprobetxatu dute DotEmukoek, Floyd Iraia izenekoa. Iraiak “beso zibernetiko indartsuak” erabilita “kalte izugarriak” eragin ditzakela diote jokoaren arduradunek; borrokalari berriak mugimendu eta bizi berreskuratzeko geldoagoak dituen arren, beste pertsonaiak baino urrunago irits daiteke bere erasoekin.
Iraiarekin batera SoR 4k beste lau pertsonaia edukiko ditu: Axel Stone, Blaze Fielding eta Adam Hunter itzultzeaz gain, azkenengoaren alaba den Cherry Hunterrekin ere jokatu ahalko dugu.
DotEmukoek ez dute zehaztu Streets of Rage 4k argitaratze datarik; 2020ko udaberrian argitaratuko dutela adierazi dute, baina, azken trailerrean.
Iruzkinak