Switch Online zerbitzuaren erabiltzaileek jokatu dezakete. Martxoaren 31ra arte eskuratu ahalko da.
Nintendok Marioren 35. urteurreneko aurkezpenean iragarri zuen Super Mario Bros. 35 bideojokoa. 8-bit erako Super Mario Brosen itxurarekin egindako lana orain arte ikusitakoaren guztiz desberdina da: battle royale bideojokoa garatu dute N Handikoek.
35 jokalari ariko dira batera Super Mario Bros. 35eko partidetan. Jokalari batek arerio bat akatzean beste partaide batengana bidaliko du. Faltan dagoen denbora argi eduki beharko da: etsaiak zanpatzean segundoak irabaziko dira, baina horien truke etsaiak beste jokalariei bidaltzea izango dute jokalariek. Bizirik geratzen den azken Marioa izango da garailea.
Txanponak oso garrantzitsuak izango dira. Batutakoekin indartzaile bereziak lortuko dituzte 35 Marioek: izarrak edota suzko loreak eskuratzeko bidea izango dira.
Tetris 99 jokoan gertatu modura, erronka bereziak gehitzen joango dira SMB 35era. Horiek iraunkortasun mugatua edukiko dute.
Super Mario Bros. 35 doakoa da: Nintendo Switch Online harpidetza zerbitzuko erabiltzaileek dohainik jaitsi dezakete eShopetik. Marioren 35. urteurrenerako sortutako bideojoko berezia izanik, urriaren 1etik hasita martxoaren 31ra arte jokatu ahalko da; ordutik aurrera jokoa ezabatu egingo du Nintendok.
Iruzkinak