Ostiral honetan, azaroak 28, iritsiko da guregana bideojokoen historiako hainbat frankizia batzen dituen borroka jokoaren laugarren edizioa, Wii U kontsolarako.

Saga beterano hau Nintendoko jokoetan dago oinarrituta, eta bere historian zehar egon diren joko desberdinetako pertsonaiak, elementuak, eszenatokiak eta beste hainbat gauza biltzen ditu.



Bokorralariak joko desberdinetako protagonistak eta bigarren mailako pertsonaiak dira. Hor ditugu hain ezagunak diren Super Mario Bros-eko Mario, Luigi eta Bowser; Legend of Zelda-ko Link eta Zelda; Pokemon-eko Pikachu eta Charizard, Donkey Kong,... Pertsonaia famatuetaz gain, hain ezagunak ez diren, baina aldi berean Nintendoren historian kriston garrantzia dutenak ere hor daude: Metroid-eko Samus Aran, Kirby, F-Zero-ko Falcon kapitaina, eta beste hainbat.

Argitalpen bakoitzean borrokalari berriak sartzen joan dira, eta oraingoan ere beste hainbat iritsiko dira: Animal Crossing-eko herritarra, Punch Out-eko Little Mac, Duck Hunt mitikoko txakurra eta ahate bat,...



Aurreko edizioan, lehen aldiz iritsi ziren Nintendorenak ez ziren bi pertsonai: Metal Gear-eko Snake; eta Segaren maskota, Sonic trikua, 90. hamarkadako Marioren aurkaria, historian lehen aldiz biak elkar joka.

Oraingoan ere Sonic trikuak errepikatuko du, Snake ez da gurekin izango, baina beste bi pertsonai mitiko berri iritsiko dira: MegaMan eta PacMan (comecocos). Bi hauek oso ezagunak izan ziren 80. hamarkadan, lehenengoa Capcomen maskota da eta bigarrena Namcorena. Lehenengo aldiz historian, joko honek bideojokoen historiako 4 maskota elkartu ditu.



Saga honek 15 urte ditu, orain datorkiguna laugarrena da. Duela bi hilabete inguru 3DS eramangarrirako bertsio minimalista bat jarri zen salgai, orain datorkigunarekin bateratuta, baina kritikoen arabera, bertsio honek ez du zereginik datorkigunarekin. Edizio honek hainbat hobekuntza dakartza aurrekoekin konparatuta. Nabarmenena, lehenengoa da bereizmen handiarekin (Full HD) iritsiko dena.

Beste hainbat hobekuntza ondorengoak dira: bateragarritasuna kontrolagailu desberdinekin, Wiimote eta Gamecubeko mandoa adibidez; joko desberdinen soinu-bandei omenaldiak; borrokaren zailtasuna aukeratzea; hainbat trofeo eta eta hauekin argazkiak ateratzeko aukera; eta 8 jokalari desberdinek aldi berean borrokatzeko aukera, baina lokalean bakarrik.



3 egun besterik ez, joan prestatzen borrokarako! Dagoeneko pentsatu duzue zeintzuk izango diren zuen pertsonaia kuttunenak? Beste bideojoko bateko pertsonairik botatzen al duzue faltan?

Informazio gehiagorako, ikus webgune ofiziala.