Atal teknikoan hobekuntzak, GameShare ezaugarria, HDR euskarria eta gehiago ikusiko ditugu aurreko belaunaldiko klasikoetan.
Nintendok Switcheko bideojokoek Switch 2an jasoko dituzten doako adabaki bidezko hobekuntzak zehaztu ditu.
Kontsola berria iragartzerakoan, Switch originaleko zenbait jokok ordainpeko hobekuntzak ikusiko zituztela adierazi zuten N handikoek; horrekin batera, baina, doako eguneratzeak ere egongo zirela jakin genuen, baina edukien berririk gabe geratu ginen.
Etxeko jokoek ikusiko dituzten hobekuntzak xumeak izango dira, noski, baina zaleek pozik jasoko dituztenak: atal teknikoan aldaketa esanguratsuak, HDR ezaugarriak edo GameShare ezaugarri berriaren inplementatzea dira, besteak beste, joko batzuetan gehituko direnak. Kasuan kasuko aldaketak direnez, zerrenda txikia prestatu dugu:
ARMS
- Atal grafikoa: Switch 2aren pantailarentzako zein berezimen handiko telebistentzako optimizatuko da kalitate handiko irudia erakusteko. Gainera, segundoko irudien tasa (fps) areagotuko da mugimendu garbiagoak azaltzeko, baita hiru jokalari edo gehiagorentzako partidetan ere. HDR euskarria gehituko da.
Captain Toad: Treasure Tracker
- Atal grafikoa: Switch 2aren pantailarentzako zein berezimen handiko telebistentzako optimizatuko da kalitate handiko irudia erakusteko. HDR euskarria gehituko da.
- GameShare: Bi jokalarik maila guztiak joka ditzakete jokoa tokiko aukeraren bidez partekatuz, edo online, GameChat eta Nintendo Switch Online harpidetzarekin.
Super Mario Odyssey
- Atal grafikoa: Switch 2aren pantailarentzako zein berezimen handiko telebistentzako optimizatuko da kalitate handiko irudia erakusteko. HDR euskarria gehituko da.
- GameShare: Bi jokalarik maila guztiak joka ditzakete jokoa tokiko aukeraren bidez partekatuz, edo online, GameChat eta Nintendo Switch Online harpidetzarekin. Batek Mario kontrolatuko du, eta, beste jokalariak, Cappy.
Super Mario 3D World + Bowser’s Fury
- Atal grafikoa: Switch 2aren pantailarentzako zein berezimen handiko telebistentzako optimizatuko da kalitate handiko irudia erakusteko bi jokoetan. HDR euskarria gehituko da Bowser’s Furyn.
- GameShare: Lau jokalarik Super Mario 3D Worlden maila guztiak joka ditzakete jokoa tokiko aukeraren bidez partekatuz, edo online, GameChat eta Nintendo Switch Online harpidetzarekin. Bowser’s Furyren kasuan, bi jokalarik gauza bera egin dezakete: batek Mario kontrolatuko du, eta, besteak, Bowser Jr.
The Legend of Zelda: Link’s Awakening
- Atal grafikoa: Switch 2aren pantailarentzako zein berezimen handiko telebistentzako optimizatuko da kalitate handiko irudia erakusteko. HDR euskarria gehituko da.
The Legend of Zelda: Echoes of Wisdom
- Atal grafikoa: Switch 2aren pantailarentzako zein berezimen handiko telebistentzako optimizatuko da kalitate handiko irudia erakusteko. HDR euskarria gehituko da.
Game Builder Garage
- Atal grafikoa: Switch 2aren pantailarentzako zein berezimen handiko telebistentzako optimizatuko da kalitate handiko irudia erakusteko. HDR euskarria gehituko da.
- Kontrolak: Switch 2aren Joy-Con aginteen sagu funtzionalitatea inplementatuko da.
New Super Mario Bros. U Deluxe
- Atal grafikoa: Switch 2aren pantailarentzako zein berezimen handiko telebistentzako optimizatuko da kalitate handiko irudia erakusteko.
Pokémon Scarlet eta Violet
- Atal grafikoa: Switch 2aren pantailarentzako zein berezimen handiko telebistentzako optimizatuko da kalitate handiko irudia erakusteko. Segundoko irudien tasa (fps) areagotuko da.
Clubhouse Games: 51 Worldwide Classics
- GameShare: 34 jokalarik joka dezakete jokoan tokiko aukeraren bidez partekatuz, edo online, GameChat eta Nintendo Switch Online harpidetzarekin.
Big Brain Academy: Brain vs. Brain
- GameShare: Lau jokalarik festa modalitatean joka dezakete jokoan tokiko aukeraren bidez partekatuz, edo online, GameChat eta Nintendo Switch Online harpidetzarekin.
Oraindik aldaketak ikusteko irudirik eta bideorik gabe, itxaron egin beharko dugu doako hobekuntzak zer moduz ageri diren, batez ere, teknikoki.
Bitartean, Metroid Prime 4: Beyond, Pokémon Legends: Z-A, Super Mario Party Jamboree, The Legend of Zelda: Breath of the Wild edo Kirby and the Forgotten Land ordainpeko Switch 2 bertsioekin estreinatuko direla gogoratu beharra dago.
Hauek jasoko dituzten aldaketak aipatutakoen bide beretik doaz: areagotutako bereizmen eta irudi tasa, HDR euskarria nahiz GameShare aukerak ikusiko ditugu. Hala eta guztiz ere, kasu batzuetan eduki gehigarri berriak ere prestatu dituzte: Super Mario Party Jamboreen edo Kirby and the Forgotten Landen kasua dira, esaterako.
Nintendo Switch 2a ekainaren 5ean merkaturatuko da: 469,99 euro balioko ditu.
Iruzkinak