Journey edo ABZU zoragarrien garatzaileek antzeko premisadun abentura prestatu dute. Hoversword bereziarekin itsasoak eta basamortuak zeharkatuko ditugu.
Giant Squid taldeak Sword of the Sea ikaragarriaren kaleratze data baieztatu du. Abuztuaren 19an estreinatuko da PlayStation 5 nahiz PC gailuetan.
Surf abentura bezala aurkezten dute Journey, ABZU edo The Pathless maitatuen sortzaileek. Antzeko estetikarekin, mundu eder bezain zabala esploratzera eramango gaitu Sword of the Seak.
Horretarako, Hoversword taulaz baliatuko gara. Ziztu bizian zeharkatuko ditugu itsasoak zen basamortuak, bidean askotariko trikimailuak eginda. Antzinako zibilizazioen hondakinak ikertuko ditugu abentura espiritualean murgilduta gabiltzala, baina, adi, urazpiak sekretu ilunak gordetzen baititu.
2023ko PlayStation Showcase aurkezpenean ezagutu genuen bideojokoa, eta, ordutik hona isilpean aritu badira ere, gogo asko geneuzkan probatzeko. Esan bezala, abuztuaren 19tik aurrera gozatu ahalko dugu; gainera, PS Plus harpidetzaren katalogoan eskainiko dute.
Iruzkinak