600 bat langile botako dituzte. Prozesuan hainbat proiektu bertan behera utziko dituztela iragarri du.

Take-Two Interactive Software erraldoiak, besteak beste, Rockstar Games-en jabeak, lantaldearen % 5 iraitziko du. AEBetako bursta eta baloreen batzordearen bidez zabaldu dute berria Reuters eta Bloomberg agerkariek.

Langileak zein jarraitzaileak ezustean harrapatu dituen albistea da: otsail hasieran kanporatzeak ekiditeko asmoa agertu zuen Strauss Zelnick Take-Twoko presidenteak, iaz Private Division taldean kaleratzeak sinatu ondoren.

Gaurtik hasita abenduaren 31ra arte 600 bat langile kaloratzeko asmoa dute, horrela. 2023ko martxoko zenbaketan 11.580 langile zituen Take-Twok; joan den hilabetean, baina, Gearbox taldea bereganatu zuen.

Ez da taldeak adierazitako bakarra izan. Kaleratzeekin batera, esku artean zituzten zenbait bideojoko proiektu bertan behera uzteko erabakia hartu dute; hala ere, zeintzuk diren zehaztu gabe geratu dira.

Lantaldeak deuseztatuta, aurten “165 milioi dolar aurreztea” bilatzen dute Grand Theft Auto frankiziaren arduradunek.

 

8.800 kaleratze 2024an

Take-Tworen kanporatzeak bideojokoen industrian hilabeteotan jasan dituen azkenak baino ez dira. 2024a benetan gogorra izaten ari da garatzaileentzat zein sortzaileentzat: guztira 8.800 langile inguru kaleratu dituzte enpresa handi zein txikien urteko lehen lau hilabeteetan.

Electronic ArtsSony Interactive EntertainmentXboxRiot GamesThunderful, Unity edo Twitch enpresetako kaleratzeak argitaratu ditugu Game Erauntsian, beste hainbaten artean.

DeVuego webgune espainiarrak estatuko garatzaileei egindako inkestari esker ezagutu dugunez, kaleratutako sortzaileen erdiak langabezian jarraitzen du.