Liburuen eta telesailen unibertsoan girotutako ARPG abentura izango da Owlcat-ena. Apirilaren 22an beta itxia abiatuko du.

Owlcat Games estudioak The Expanse: Osiris Reborn 2027ko udaberrian argitaratzeko asmoa iragarri du. PC, PlayStation 5 eta Xbox Series gailuetan estreinatuko da.

The Expanse unibertso ezagunean girotutako ARPG titulua izango da; horrela, Owlcatek azken urteotan garatutako CRPG bikainetatik pixkat aldentzea bilatzen dute, Mass Effect jokoak gogora ekartzen dituen abenturarekin.

Hirugarren pertsonako jokagarritasunarekin, tiroketak, esplorazioa eta erabakiz betetako hizketaldi luzeak uzartuko ditu Osiris Rebornek. Liburuen eta telesailen unibertso berean girotzen bada ere, protagonista talde guztiz berria ikusiko dute jokalariek: Pinkwater Security enpresako mertzenarioa izanik, gure tripulazioa osatzen ariko gara.

Zientzia-fikzio sakona ardatz dauka abenturak: espazio ontziak, gune futuristak eta bestelakoak bisitatuko ditugu. Tiroketetan armak zein abileziak erabiltzeaz gain, ontziak gidatzeko aukera egongo dela ikusi dugu Xbox Partner Preview aurkezpenean utzitako bideoan.

Gainera, beta itxian probatzeko aukera egongo da: apirilaren 22an abiatuko dute iragarritako plataforma guztietan. Collector’s Edition edo Miller’s Pack bertsioen erosleek gozatu ahalko dute. Diotenez, Eros asteroideko basea esploratu, eta tiroketetan parte hartzeko aukera egongo da bertan, jokoaren oinarriak ezagutuz. Helburua jokalarien erantzunak eta feedbacka jasotzea da, azken bertsiora begira hobekuntzak inplementatzeko.

The Expanse: Osiris Reborn 2027ko udaberrian kaleratuko da.