Bozketa irekia da. Abenduaren 13an ezagutuko ditugu sarituak, bideojokoen aurkezpenekin eta iragarpenekin batera.

The Game Awards sariek aurtengo bozketa fasea hasi dute. Abenduaren 12ra arte 2024ko bideojokorik onenak hautatzeko aukera daukagu, kategoria edo maila desberdinetako hautagaiei gure bozka eskainita.

2024a urte oparoa izan da bideojokoen arloan; hala ere, GOTY edo urteko bideojokorik onenaren hautagaitzan ez dago ezusteko handirik TGAkoen aldetik. Astro Bot, Balatro, Black Myth: Wukong, Final Fantasy VII Rebirth eta Metaphor: ReFantazio ikus ditzakegu zerrendan.

Ustekabekoa, horrela esan badaiteke, Elden Ring Shadow of the Erdtree-n aldetik dator; izan ere, aurten espantsioak eta eduki gehigarriak gehitu dituzte kategoria orokorretan, FromSoftware taldearen lanari UJOaren hautagaien artean kokatzea ahalbidetuz.

Antolatzaileek ditoenez, aurten ere 100 bat adituk osatutako epaimahaiak eratu du hautagaien zerrenda: nazioarteko agerkari txiki zein handi nagusietako kazetariak eta eduki sortzaileak elkartu dituzte horretarako.

Ohiko kategoriak prestatu dituzte berriz: genero desberdinetako jokorik onenenak, narratibari, zuzendaritzari —nahiz eta ez daukan zentzu handirik— edo soinu bandei zuzendutakoak, baita kirol elektronikoen arlokoak ere.

Jarraian dituzue kategoria nagusietako hautagaiak, baina askoz gehiago aurkituko dituzue TGAren webgunean:

2024ko bideojokorik onena

  • ASTRO BOT (Team Asobi/SIE)
  • Balatro (LocalThunk/Playstack)
  • Black Myth: Wukong (Game Science)
  • Elden Ring Shadow of the Erdtree (FromSoftware/Bandai Namco)
  • Final Fantasy VII Rebirth (Square Enix)
  • Metaphor: ReFantazio (Studio Zero/Atlus/Sega)

Zuzendaritzarik onena

Narratibarik onena

  • Final Fantasy VII Rebirth (Square Enix)
  • Like a Dragon: Infinite Wealth (Ryu Ga Gotoku Studio/Sega)
  • Metaphor: ReFantanzio (Studio Zero/Atlus/Sega)
  • Senua’s Saga: Hellblade II (Ninja Theory/Xbox Game Studios)
  • Silent Hill 2 (Bloober Team/Konami)

Arte zuzendaritzarik onena

  • ASTRO BOT (Team Asobi/SIE)
  • Black Myth: Wukong (Game Science)
  • Elden Ring Shadow of the Erdtree (FromSoftware/Bandai Namco)
  • Metaphor: ReFantazio (Studio Zero/Atlus/Sega)
  • Neva (Nomada Studio/Devolver)

Soinu bandarik eta musikarik onena

  • ASTRO BOT (Team Asobi/SIE)
  • Final Fantasy VII Rebirth (Square Enix)
  • Metaphor: ReFantazio (Studio Zero/Atlus/Sega)
  • Silent Hill 2 (Bloober Team/Konami)
  • Stellar Blade (Shift Up/SIE)

Irisgarritasunean berrikuntzarik onena

  • Call of Duty: Black Ops 6 (Treyarch/Raven/Activision/Xbox)
  • Diablo IV (Blizzard/Xbox)
  • Dragon Age: The Veilguard (BioWare/EA)
  • Prince of Persia: The Lost Crown (Ubisoft Montpellier/Ubisoft)
  • Star Wars Outlaws (Massive Entertainment/Ubisoft)

Aribidean dagoen jokorik onena

  • Destiny 2 (Bungie/SIE)
  • Diablo IV (Blizzard/Xbox)
  • Final Fantasy XIV (Square Enix)
  • Fortnite (Epic Games)
  • Helldivers 2 (Arrowhead Game Studios/SIE)

Komunitatearen babesik onena

  • Baldur’s Gate 3 (Larian)
  • Final Fantasy XIV (Square Enix)
  • Fortnite (Epic Games)
  • Helldivers 2 (Arrowhead Game Studios/SIE)
  • No Man’s Sky (Hello Games)

Joko independenterik onena

  • Animal Well (Shared Memory/Bigmode)
  • Balatro (LocalThunk/Playstack)
  • Lorelei and the Laser Eyes (Simogo/Annapurna Interactive)
  • Neva (Nomada Studio/Devolver)
  • UFO 50 (Mossmouth)

Indie estreinaldirik onena

  • Animal Well (Shared Memory/Bigmode)
  • Balatro (LocalThunk/Playstack)
  • Manor Lords (Slavic Magic/Hooded Horse)
  • Pacific Drive (Ironwood Studios/Kepler Interactive)
  • The Plucky Squire (All Possible Futures/Devolver)

Gailu mugikorretarako jokorik onena

  • AFK Journey (FARLIGHT/Lilith Games)
  • Balatro (LocalThunk/Playstack)
  • Pokémon Trading Card Game Pocket (Creatures Inc/TPCI)
  • Wuthering Waves (Kuro Games)
  • Zenless Zone Zero (miHoYo)

Errealitate birtualeko edo areagotutako errealitateko (VR/AR) jokorik onena

  • Arizona Sunshine Remake (Vertigo Games)
  • Asgard’s Wrath 2 (Sanzaru Games/Oculus Studios)
  • Batman: Arkham Shadow (Camouflaj/Oculus Studios)
  • Metal: Hellsinger VR (Lab 42/The Outsiders/Funcom)
  • Metro Awakening (Vertigo Games)

Akziozko jokorik onena

  • Black Myth: Wukong (Game Science)
  • Call of Duty: Black Ops 6 (Treyarch/Raven/Activision/Xbox)
  • Helldivers 2 (Arrowhead Game Studios/SIE)
  • Stellar Blade (Shift Up/SIE)
  • Warhammer 40,000: Space Marine 2 (Saber Interactive/Focus Entertainment)

Akziozko eta abenturazko jokorik onena

  • ASTRO BOT (Team Asobi/SIE)
  • Prince of Persia: The Lost Crown (Ubisoft Montpellier/Ubisoft)
  • Silent Hill 2 (Bloober Team/Konami)
  • Star Wars Outlaws (Massive Entertainment/Ubisoft)
  • The Legend of Zelda: Echoes of Wisdom (Grezzo/Nintendo)

RPG jokorik onena

  • Dragon’s Dogma 2 (Capcom)
  • Elden Ring Shadow of the Erdtree (FromSoftware/Bandai Namco)
  • Final Fantasy VII Rebirth (Square Enix)
  • Like a Dragon: Infinite Wealth (Ryu Ga Gotoku Studio/Sega)
  • Metaphor: ReFantazio (Studio Zero/Atlus/Sega)

Borroka jokorik onena

  • Dragon Ball: Sparking! Zero (Spike Chunsoft/Bandai Namco)
  • Granblue Fantasy Versus: Rising (Arc System Works/Cygames)
  • Marvel vs Capcom Fighting Collection: Arcade Classics (Capcom)
  • MultiVersus (Player First Games/WB Games)
  • Tekken 8 (Bandai Namco)

Best Family Game 

  • ASTRO BOT (Team Asobi/SIE)
  • Princess Peach: Showtime! (Good-Feel/Nintendo)
  • Super Mario Party Jamboree (Nintendo Cube/Nintendo)
  • The Legend of Zelda: Echoes of Wisdom (Grezzo/Nintendo)
  • The Plucky Squire (All Possible Futures/Devolver)

Estrategia edo simulazio jokorin onena

  • Age of Mythology: Retold (World’s Edge/Forgotten Empires/Xbox Game Studios)
  • Frostpunk 2 (11 Bit Studios)
  • Kunitsu-Gami: Path of the Goddess (Capcom)
  • Manor Lords (Slavic Magic/Hooded Horse)
  • Unicorn Overlord (Vanillaware/Sega/Atlus)

Kirol edo lasterketa jokorik onena

  • F1 24 (Codemasters/EA Sports)
  • EA Sports FC 25 (EA Vancouver/EA Romania/EA Sports)
  • NBA 2K25 (Visual Concepts/2K)
  • Top Spin 2K25 (Hangar 13/2K)
  • WWE 2K24 (Visual Concepts/2K)

Multijokalari onena

  • Call of Duty: Black Ops 6 (Treyarch/Raven/Activision/Xbox)
  • Helldivers 2 (Arrow Game Studios/SIE)
  • Super Mario Party Jamboree (Nintendo Cube/Nintendo)
  • Tekken 8 (Bandai Namco)
  • Warhammer 40,000: Space Marine 2 (Saber Interactive/Focus Entertainment)

Gehien esperotako jokoa

  • Death Stranding 2: On the Beach (Kojima Productions/SIE)
  • Ghost of Yōtei (Sucker Punch Productions/SIE)
  • Grand Theft Auto VI (Rockstar Games)
  • Metroid Prime 4: Beyond (Retro Studios/Nintendo)
  • Monster Hunter Wilds (Capcom)

Sariena baino, iragarpenen festa

Urteko jokorik onenak saritzea bilatzen du TGA ekitaldiak, baina, egia esan, jokalarien gehiengo handi batek ez du horregatik jarraitzen. Geoff Keighley kazetariak gidatutako sari banaketan bideojokoen iragarpenak, bideoak eta bestelako ezustekoak ikusiko ditugu. Abenduaren 13an bertan egingo dute aurkezpena, 01:30ean hasita.

Iaz, esaterako, Monster Hunter Wilds, Marvel’s Blade edo Hideo Kojima zuzendariaren OD ezagutu genituen, besteak beste.

Game Erauntsia Sariak ahaztu gabe!

TGA sariak ez dira ezer Game Erauntsia Sarien alboan. Urtero lez, euskal bideojokozaleen komunitateari urteko jokorik onenak hautatzeko aukera eskainiko diogu gure ekitaldian.

Laster aurkeztuko dugu gure bideojokoen zerrenda, eta bozkatzeko prozesuari ekingo diogu. Bitartean, hor dituzue iazko sarituak!