Abenduaren 12ko goizaldean ezagutuko ditugu urteko bideojokorik onenen irabazleak. Tartean iragarpenak eta trailerrak eskainiko dituzte.
2025eko The Game Awards sarien hautagaien zerrenda argitaratu dute antolatzaileek. Ez hori bakarrik, lehen bozketa fasea abian da, publikoari parte hartzeko deialdia eginez.
Geoff Keighley kazetariak kudeatutako jaialdia abenduaren 12an ikusiko dugu Euskal Herrian; Los Angeles hiriko Peacock Theater antzokian abenduaren 11n hasiko da.
Orduan ezagutuko ditugu urteko bideojokorik onenen kategoria desberdinetako irabazleak. Esan bezala, publikoak bozka dezake, baina epaimahaiko adituen balorazioek pisu handiagoa edukiko dute: % 10 balioko du publikoaren bozkak azken emaitzan.
Irabazleak hautatzeke egon arren, izar nagusia Clair Obscur: Expedition 33 da, argi eta garbi: Sandfall Interactive-n obrak hamabi izendapen ditu, bideojoko batek TGA jaialdian inoiz edukitako gehien.
Sarien ekitaldia ez da horretara mugatuko; ohi bezala, bideojokoen enpresa eta estudio desberdinek bideojokoak iragartzeko eta trailerrak eskaintzeko aprobetxatuko dute. Iaz, esaterako, Intergalactic: The Heretic Prophet edo Elden Ring Nightreign ezagutu genituen.
Askorik luzatu gabe, jarraian aurtengo kategoria nagusietako sarien —sari gehiago banatuko dituzte— hautagaiak:
2025eko bideojokorik onena
- Clair Obscur: Expedition 33
- Death Stranding 2: On The Beach
- Donkey Kong Bananza
- Hades II
- Hollow Knight: Silksong
- Kingdom Come: Deliverance II
Zuzendaritzarik onena
- Clair Obscur: Expedition 33
- Death Stranding 2: On The Beach
- Ghost of Yōtei
- Hades II
- Split Fiction
Narratibarik onena
- Clair Obscur: Expedition 33
- Death Stranding 2: On The Beach
- Ghost of Yōtei
- Kingdom Come: Deliverance II
- Silent Hill f
Arte zuzendaritzarik onena
- Clair Obscur: Expedition 33
- Death Stranding 2: On The Beach
- Ghost of Yōtei
- Hades II
- Hollow Knight: Silksong
Musikarik onena
- Christopher Larkin – Hollow Knight: Silksong
- Darren Korb – Hades II
- Lorien Testard – Clair Obscur: Expedition 33
- Toma Otowa – Ghost of Yōtei
- Woodkid eta Ludvig Forssell – Death Stranding 2: On The Beach
Indie jokorik onena
- Absolum
- Ball x Pit
- Blue Prince
- Clair Obscur: Expedition 33
- Hades II
- Hollow Knight: Silksong
Akzio jokorik onena
- Battlefield 6
- Doom: The Dark Ages
- Hades II
- Ninja Gaiden 4
- Shinobi: Art of Vengeance
Akzio eta abenturazko jokorik onena
- Death Stranding 2: On the Beach
- Ghost of Yōtei
- Indiana Jones and the Great Circle
- Hollow Knight: Silksong
- Split Fiction
Rol jokorik onena
- Avowed
- Clair Obscur: Expedition 33
- Kingdom Come: Deliverance II
- The Outer Worlds 2
- Monster Hunter Wilds
Multijokalari onena
- Arc Raiders
- Battlefield 6
- Elden Ring Nightreign
- Peak
- Split Fiction
Gailu mugikorretarako jokorik onena
- Destiny: Rising
- Persona 5: The Phantom X
- Sonic Rumble
- Umamusume: Pretty Derby
- Wuthering Waves
Gehien esperotako jokoa
- 007 First Light
- Grand Theft Auto VI
- Marvel’s Wolverine
- Resident Evil Requiem
- The Witcher 4
Bozkatzeko, esteka honetan sar zaitezkete. Abenduaren 10ean bukatuko da epea.
The Game Awards 2025 sari banaketa abenduaren 12an 01:30ean hasiko da. YouTube, Twitch, Facebook, TikTok, X eta Instagram plataformetatik jarraitu ahalko dugu.
Game Erauntsia Sariak
The Game Awardsak bideojokoen munduko saririk garrantzitsuenak izan daitezke, bai… baina ez guretzat. Game Erauntsia Sariak jaialdiarekin itzuliko gara aurten ere!
Laster aurkeztuko dugu gure bideojokoen zerrenda, eta bozkatzeko prozesuari ekingo diogu. Adi ibili!
Lander Unzueta
Iruzkinak