Ahalik eta sasoi onenean estreinatzeko aste gutxi batzuetako berandutzea iragartzea erabaki dute Naughty Dog-eko arduradunek.
PC-ko jokalariek uste baino gehiago itxaron beharko dute The Last of Us originalaren berregitera jokatzeko. PlayStationetik aditzera eman dutenez, Part I-en port-a martxoaren 28an kaleratuko dute azkenik; hau da, agindutakoa baino lau aste beranduago.
Geroratzea txikia bada ere, zaleen artean ezinegona sortu du. Ez da harritzekoa: HBO-k ekoiztutako telesailaren arrakasta ikusita, askok azken atala argitaratu aurretik jokatu nahi zuten bideojokora. Hala ere, Naughty Dogetik jokalariak lasaitzeko mezua zabaldu dute:
“The Last of Us Part I-en PCko bertsioa ahalik eta sasoi onenean estreinatzea nahi dugu“, diote garatzaileek. “Aste gehigarri hauek zuon zein gure estandarren parera egotea ahalbidetuko digute”.
Egia esan, atzerapena oso txikia da: martxoaren 3an merkaturatzea aurreikusita zegoen, beraz zale amorratuek egun gutxi batzuk baino ez dituzte itxaron beharko. Lehenengo jokoaren portari itxaroten gabiltzala, asko bigarren atalari begira jarri dira: Part II PCra eramateko asmoa dutela suposatzekoa da.
Jokoa hobetzeko arazoak aipatuta, otsailean PlayStationen beste esklusibo handietako bat PCra iritsiko dela nabarmendu beharra dago: Returnal otsailaren 15ean argitaratuko da. Hori horrela, bi jokoen artean tartea utzi nahi izan dute enpresa japoniarrekoek.
Esandakoa: azkenean martxoaren 28an kaleratuko dute The Last of Us Part I ordenagailuetan.
Iruzkinak