Aldi baterako eskainiko dute eskaintzaren baitan. Final Fantasy VIII Remastered, Fallout 76, Desperados III edota Amnesia: Collection ere jaso ditu harpidetzak.
Sony-koek iragarri dutenez, PlayStation Noweko eskaintza areagotzen jarraitzeko asmoa dute. Hainbat bideo-joko berri gehitu dira harpidetza zerbitzura: horien artean nabarmentzen dute Naughty Dog garatzailearen The Last of Us Part II maisulana.
Ellie gaztearen abentura iaz estreinatu zen PlayStation kontsoletan. Hainbat sari eta aipamen lortu ondoren iritsi da PlayStation Noweko harpidedunentzat, Sonyren gailuetatik aldenduta gainera, PC-an jokatzeko aukera ere eskaintzen baitu zerbitzuak streaming bidez.
The Last of Us Part II aldi baterako soilik jokatu daiteke PS Nowen: 2022ko urtarrilaren 3an desagertu egingo da bertatik. Ez da harritzekoa, PlayStationek hainbat joko handirekin erabaki bera hartu baitu zerbitzuarekin, hilabete batzuetarako bakarrik eskainita.
Ez da gauza bera gertatuko urrian gehitu dituzten beste bideo-jokoekin. Square Enix-en azken obra arrakastatsuenetako bat ere jaso du zerbitzuak: Final Fantasy VIII Remastered bikaina. 1999. urteko JRPG-aren eraberritzeaz gain sagako hainbat atal estreinatzen joango dira plataforman. Irailaren 7an FF VII iritsi zen, eta azaroaren 2an Final Fantasy IX jasoko dute harpidedunek, Final Fantasy X / X-2 Remaster abenduaren 7an, eta azkenik Final Fantasy XII The Zodiac Age urtarrilaren 4an.
Bethesda-ren Fallout 76 MMORPG abentura eta estrategia cowboy-ekin batzen duen Mimimi Games-ekoen Desperados III ere jaso ditu jada PS Nowek. Horiekin batera, Amnesia: Collectionek Amnesia: The Dark Descent, A Machine For Pigs eta Justine beldurrezko bideo-jokoak batzen ditu, eta Yet Another Zombie Defense HD arkade tiro jokoa da. Azken gehikuntza Haemimont Games garatzailearen Victor Vran: Overkill rol jokoa da.
Esan bezala, PlayStation Now harpidetza zerbitzua PlayStation 5 eta PlayStation 4 kontsoletan erabili daiteke, baina baita PCan ere. Azken kasu honetan hodei bidezko jokora mugatuta egongo da bertako eskaintza. Lehen hilabetea doakoa da, eta horren ostean hainbat plangintza desberdin eskaintzen ditu zerbitzuak.
Iruzkinak