Daedalic Entertainmenten abentura jokoa aurten argitaratzea aurreikusita zegoen.
Azken urtean berandutzeak oso ohikoak egin dira. Orain gutxi Harry Potterren unibertsoan oinarritutako Hogwarts Legacy 2022ra geroratu zela jakitera eman zen, eta orain fantasiazko beste frankizia ezagun bateko bideo-joko baten atzerapena iragarri dute. The Lord of the Rings: Gollum datorren urtean kaleratuko da azkenean.
Abentura, esplorazioa eta ezkutuan aritzeko atalak batuko ditu J.R.R. Tolkienek idatziko Eraztunen Jauna eta Hobbita liburuetako Gollum ezaguna protagonistatzat izango duen joko honek. Daedalic Entertainment garatzailearen hitzetan, Ubisoften Prince of Persia saga gogora ekarriko duen lana garatzen ari dira.
Horrez gain Gollumen eta Smeagolen nortasunen arteko borrokak ere bere tokia izango du abenturan moraltasun sistema batekin. Horren bidez jokalariek erabakiak hartu eta pertsonaia modu desberdinetara aldatu dezakete.
The Lord of the Rings: Gollum PC, PlayStation 5, PlayStation 4, Xbox Series, Xbox One eta Switch plataformetarako kaleratea aurreikusita dago. Nacon enpresarekin jokoa argitaratzeko elkarlana aipatu dute garatzaileek.
Iruzkinak