TTRPGen Antzinako Eskola bideojoko egina

The Secret of Weepstonek d20 klasikoa, paperezko mapak zein planoak eta ziegan barrena mahai gaineko rol joko klasikoenen bezala jokatzeko atmosfera itzela dakargu. 2025ko urriaren 23an argitaratu zeben Talesworth Game Studios-ekoek artelan honen demoa, baina, orain arte, ez da nere radarrean jauzi. Steamen eskuragarri dago, eta ordubetera iristen ez dan demoa da, tamalez, baina behar dituenak ondo erakusteko astia emoten dabena.

scrsh1

Mahaiko rolean jardun ez direnei agian The Elder Scrolls sagako ziega batzuk etorriko jakuez gogora Weepstone gazteluko ateetan eta pasabideetan barrena bidaiatzean. Hori bai, itxura oso berezia dauka. Izan ere zuri-beltzean eskuz egindako irudiz osaturik dago; pertsonaiak zein etsaitzat izango ditugun goblin-ak, kobold-ak, eskeletoak eta munstroak 70eko hamarkadatik inspiratutako marrazki ederrak dira. OSR (Old School Reinaissance edo Antzinako Eskolaren Berpiztea) deritzoten joko hauetan aurkitu leizken puzzleak eta zailtasun bortitza aurki genezake bertan.

aurpegiak

Demoan dado jaurtiketak "makillaturik" egon daitezkeen susmoa doten arren —politegi irten zeban nire partidak—, pertsonaia bat edo beste oso denbora gutxian galtzea nahiko normala izan leike, eta horrek ere zirrara berezi bat emoten dotsa jokoari.

kanpaina liburua

Jokoaren mapa literalki kanpainako kuadrikula batean marrazten joango gara, eta pertsonaia orriak roleko pertsonaien fitxak dira. Hogeiko, seiko eta lauko dado ugari botako ditugu demoan, eta txandakako borrokak gainditu beharko ditugu aurrera egin ahal izateko.

 

Jakinmina izan edo itxura ona hartu baldin badotsazue, ez izan zalantzarik. Hartu 45 minutu lasai, eta probatu!