45 minutuko aurkezpena egingo dute, “iragarkirik, geldialdirik edo babesletzarik gabe”.
Bideojokoei zuzendutako proiektu berria dator. Garatzaile independenteek The Triple-i Initiative sortu dute elkarlanean: indie tituluak ezagutzera emateko aurkezpena egingo dute etzi.
19:00etan hasiko da zuzenekoa, eta YouTube, Twitch, Steam edo Bilibili plataformetatik jarraitzeko aukera egongo da. Antolatzaileek 45 minutu iraungo dituela aurreratu dute.
Epe horretan bideojokoak baino ez ditugu ikusiko; diotenez, “iragarkirik, geldialdirik edo babesletzarik gabe” egindako aurkezpena prestatu dute.
Tituluei dagokienez, 30 bat obra ikusiko ditugu Triple-I honetan. Indie ezagunen lanak izango dira nagusi: Poncle ( Vampire Survivors), Red Hook ( Darkest Dungeon), Evil Empire ( Dead Cells) zein Heart Machine ( Hyper Light Drifter) taldeen jokoak igaroko dira ekitalditik.
Ekimenaren xedea “indie desberdinak nabarmentzea” dela azaldu du Berenger Dupre Evil Empireko marketing arduradunak prentsa oharrean. Hori horrela, egile independenteek elkarlanean antolatutako topaketa izango da. Hauek dira Triple-i babesten duten estudioak:
- A44
- Assemble Entertainment
- Awaceb
- Blobfish
- ColePowered Games
- Digital Sun
- Drop Bear Bytes
- Evil Empire
- Extremely OK Games
- Fireshine Games
- Focus Entertainment
- Fumi Games
- Gamera Games
- Gearbox Software
- Gearbox Publishing
- Gentlymad Studios
- Ghost Ship Publishing
- Heart Machine
- Hooded Horse
- Humble Games
- Ishtar Games
- Kepler Interactive
- Mega Crit
- Northplay
- Passtech Games
- Pathea Games
- PlaySide Studios
- PlaySide Publishing
- PM Studios
- poncle
- Quite OK Games
- Realm Archive
- Red Hook Studios
- Re-Logic
- Stunlock Studios
- The Arcade Crew
- The Gentlebros
- Thorium
- Thunder Lotus Games
- tinyBuild
- TRIBAND
- Youthcat Studio
Iruzkinak