Bideojokoa erosita dutenek PS5, Xbox Series X eta PCrako edizio berria doan eskuratuko dute.
CD Projekt RED garatzailea Cyberpunk 2077n lanean ari bada ere, poloniarrek orain arte argitaratutako joko arrakastatsuena hobetzen jarraitzeko asmoa dute. The Witcher 3k Complete Edition deitutako bertsioa izango du belaunaldi berriko kontsoletarako eta PCrako.
Iragarpena prentsa ohar baten bitartez egin dute, azalpen handirik eman gabe. Complete Edition horren berritasunik aipagarrienak Erribiako Geralten hirugarren abenturako atal grafikoak jasoko dituen hobekuntzak izango dira. Zehazki, ray tracinga aipatzen dute garatzaileek.
Atal teknikoan berriz, karga denbora motzagoak edukiko ditu datorren belaunaldirako bertsioak.
Arduradunek ez dute zehaztu noiz kaleratuko duten The Witcher 3: Wild Hunt Complete Edition. Hori bai, dagoeneko PC, Xbox One and PlayStation 4an erosita dutenek doako eguneratzea izango dute: ezer gehiago ordaindu gabe belaunaldi berriko bertsioa eskuratu ahalko dute.
Iruzkinak