2027an estreinatuko da PC, PS5 eta Xbox Series plataformetan.

CD Projekt RED estudio poloniarrak The Witcher 3: Wild Hunt abenturaren hirugarren espantsioa iragarri du. Songs of the Past eduki gehigarriarekin itzuliko gara Erribiako Geralt protagonistarengana.

Datorren urtean kaleratuko da. Plataformei dagokienez, PCan nahiz PlayStation 5 eta Xbox Series kontsoletan merkaturatuko dute espantsioa. Jokoa mugitzeko gutxieneko baldintzak eguneratuko dituzte, itxura batean grafikoki indartsuagoa izango baita.

Informazio gutxi eskaini dute: irudia kenduta, ez dakigu besterik oraingoz. Hori bai, zurrumurruek aurreratu bezala, Fool’s Theory taldea dauka atzean: The Witcher originalaren berregitean lan egiten dabiltzanak, hain zuzen ere.

Biharko iragarritako RedStreams aurkezpeneko izar nagusia izatea espero genuen, baina “REDLauncher-ean aurreikusi gabeko zerbait aurkitu” dutela diotenez, beste ezustekoren bat espero da. Horren ordez, Songs of the Pasti buruz gehiago jakiteko "uda amaierara" itxaroteko eskatu dute.

The Witcher 3 2015. urtean estreinatu zen; azken Blood & Wine espantsioa 2016an iritsi zitzaigun. Ordutik hona birmasterizazioak eta bestelakoak kaleratu dituzte egileek, baina Cyberpunk 2077 estreinatu ondoren, The Witcher sagara itzuli dira. Songs of the Pastekin batera The Witcher IV, The Witcher Remake zein Project Sirius multijokalaria prestatzen dabiltza.

2027an kaleratuko da The Witcher 3 – Songs of the Past espantsioa.