Telltale Games-en abentura grafikoa 2023an estreinatuko da PC-an eta PlayStation nahiz Xbox kontsoletan.
Aginduta zegoen bezala, Telltale Gamesek azkenik erakutsi du The Wolf Among Us 2. Bigby otsoa bueltan ikusi ahal izan dute zaleek jostagarritasuna eta zinematikak batzen dituen lehen bideoan.
Atalka banatuko dute beste batez jokoaren istorioa; hala ere, gidoi osoa dagoeneko idatzita dutela diote arduradunek. Jatorrizko jokoa bukatu eta sei hilabetetara hasiko da bigarrenaren kontakizuna. Trailerrean fantasiazko ipuinetako hainbat pertsonai ikus daitezke: otso handiarekin batera OZeko aztia eleberriko pertsonaiak azaltzen dira, besteak beste.
Atal grafikoan hobekuntza nabarmenak nabari daitezke bideoan; hori bai, jatorrizko estetika mantentzen jarraituko dute. Unreal Engine motor grafikoa erabilita dabiltza garatzen bigarren atala.
Hori horrela, abentura grafikoen mekanikak quick time event uneekin eta erabaki garrantzitsuak hartzeko momentuekin batuko ditu obra honek; hau da, aurreko Telltalen jokoek egiten zuten egitura jarraituko du. Oraingoan esploratzeko askatasuna eta aukerak aregotuko dituztela ziurtatu dute, baina.
Argitaratze datari dagokionez, 2023an merkaturatzeko asmoa dute arduradunek. Plataforma hauetarako prestatzen ari dira The Wolf Among Us 2: PC, PlayStation 5, PlayStation 4, Xbox Series eta Xbox One.
Iruzkinak