Izaki ñimiñoen ejerzitoari aginduak eman beharko zaio esplorazioa eta plataformak batzen dituen joko honetan.
Iragarpen handiak baino askoz gehiago egon dira E3an, batzuk jarraitzea zaila gertatu bada ere. Horien artean dago PC Gaming Show aurkezpenaren baitan erakutsitako Tinykin interesgarria: Splashteam garatzaile independentea prestatzen ari den obra honek Nintendoren Pikmin gogoraraziko die zale askori.
Milo esploratzailearen kontrola hartuko dute jokalariek abentura erraldoi honetan. Espazioko bidaietatik Lurrera itzultzerakoan ñimiñoa dela ohartuko da, eta 1991era bueltatu da gainera. Tinykin deitutako izakien laguntzarekin etxera bueltatzea izango da Miloren helburu nagusia.
Horretarako aipatutako izakien ejerzito txikia bildu eta eskailerak, zubiak, eztandak eta gehiago sortu beharko ditu etxe erraldoia (Milorentzako, behintzat) esploratzeko. Inurrien lagun egin, skatean ibili xaboi gainean eta puzzleak gainditzea izango da, besteak beste, jokoak proposatuko dituenak.
Atal grafikoa ere nabarmentzekoa izango da: kokalekuak hiru dimentsioetan eratuta egongo diren bitartean, Milo eta Tinykinak bi dimentsioetako sprite koloretsuak izango dira, estetika benetan berezia eratzeko.
Splashteamekoek 2022an kaleratzea aurreikusten dute Tinybuild indie banatzailearen babespean.
Iruzkinak