Mii pertsonaiak irla batean elkarbizitzen jarriko ditu.

Tomodachi Life: Living the Dream ezagutzera eman du Nintendo-k. 2026an Switch kontsolan —zein bere oinordekoan, espero dugunez— merkaturatuko da.

2014. urtean Nintendo 3DS eramangarrian estreinatutako Tomodachi Life maitatuaren jarraipena dugu; berez, Nintendo DS japoniarretan argitaratu zuten sagako lehen jokoa, Tomodachi Collection. The Sims familien antzeko proposamena dakar, baina guk sortutako Mii pertsonaiak protagonistatzat hartuta.

Miien bizitza jarraitzea proposatzen digu jokoak. Girotze aldetik, irla ederrean kokatuko da Living the Dream… baina ez hori bakarrik: izenburuan aipatzen den amets hori benetan biziko dugula dirudi. Izan ere, gure pertsonaiek eta auzokideek ametsak partekatuko dituzte, denetariko egoerak bizita.

Aurreko jokoak antzeko mekanika biltzen zuen, baina oraingoan ametsen garrantzia areagotu dela pentsa daiteke. Umorez betetako lan koloretsua dugu, beraz, datorren urterako: Switch eta Switch 2 gailuetan jokatuko dugu.