Belaunaldi berriko kontsoletarako hobekuntzekin etorriko da. Joan den irailean estreinatu zen PC, PS4 eta Xbox Onerako.
Switch, PlayStation 5 eta Xbox Seriesetarako Tony Hawk’s Pro Skater 1 + 2n lanean ari dela baieztatu du Activisionek. Nintendoren kontsola eramangarrirako bertsioak argitaratze datarik ez duen arren, PS5 zein Xbox Seriesetako jokoak martxoaren 26an kaleratuko dituzte.
Hainbat hobekuntzekin estreinatuko dira lehen bi Tony Hawken remakeak. Nola ez, 4K-ko bereizmenean jokatu ahalko da, baina 60 fps-eko irudi tasarekin. Segundoko 120 irudiko tasarekin jokatu nahi izanez gero, 1080p-tara jaitsi beharko da. Horrez gain testura hobeak, itzal zein isla zehaztuagoak eta gehiago ikusiko dira belaunaldi berriko bertsioetan.
PS4 eta Xbox Onerako jokoa dutenek bertsio berriak “doan” jasotzeko aukera edukiko dute: soilik Digital Deluxe edizioa dutenek eguneratuko dute ezer ordaindu gabe; Standard Editiona dutenek hamar euro ordaindu behako dituztela aurreratu du Activisionek; Oneko edizio fisikoa dutenek ez dute Xbox Serieseko bertsioa jasoko. Xehetasun guztiak Activisionen webgunean zehaztu dituzte.
Esan bezala, Tony Hawk’s Pro Skater 1 + 2 skaterren sagako lehen bi jokoak batzen dituen remakea da. Zaleen zein kritikaren aldetik oso balorazio onak jaso ditu bildumak.
Iruzkinak