Garapena hasi baino ez dute egin: iragarpenarekin zinematika bideoa utzi digute.
Creative Assembly estudioak eta Sega argitaletxeak Total War: Medieval III ezagutarazi dute.
Estrategia frankizia ezagunaren 25. urteurrena ospatzeko egindako iragarpenarekin iritsi da albistea. Hala eta guztiz ere, garapenaren lehen faseetan dabiltzala aitortu dute egileek: oraingoz, aurreprodukzioan baino ez daude.
Hortaz, iragarpen bideoan zinematika landua eskaini diete jarratzaileei. Erdi Aroko girotzeari helduko diote, argi dagoenez, sagaren azpitalik maitatuenetakora itzuliz. Bigarren Medieval 2006. urtean estreinatu zen, eta, lehenengoa, arrakastatsuena, 2022an.
Ohiko adierazpenak eskaini dituzte egileek —Erdi Aroko behin betiko sandbox-a izango dela, Total War historikoen berpizkundea…—, baina, daturik garrantzituena, Warcore deitutako garapen motorea prestatu dutela da. Ez dakigu askorik; halere, PCtik haratago erabili nahi dutela dirudi.
Iragarpen gehiago
Medieval III aurkeztuta, eta, sagaren 25. urteurrena jarraitu nahian, CAkoek beste obra bat daukate esku artean. Ez dute aditzera eman, baina laster ezagutuko dugu: The Game Awards 2025 sarien jaialdian iragarriko dute.
Joko berriaren zurrumurruak entzun ditugu egunotan: fantasia frankizia ezagun batean girotuta egongo dela iritsi zaigu zenbait iturriren eskutik. Total War: Warhammer jokoen arrakasta ikusita, batzuek argi daukate: Warhammer 40K titulua prestatzen dabiltza.
Ez da aukera bakarra: Star Wars unibertsoan girotutako Total War jokoa ikusiko dugula diote beste batzuek. Star Wars Total War mod eraldatzeak edukitako oihartzunarekin, egia esan, ez litzateke harritzekoa izango.
Abenduaren 12ko goizaldean ezagutuko dugu, beraz, bigarren Total War berria.
Lander Unzueta
Iruzkinak