Atzerapena jasan du maiatzerako aurreikusita zegoen auto lasterketa eta zirkuitu sortzaileak.
Trackmania auto lasterketa eta zirkuitu sortzaile famatuaren bideojoko berria uztailaren 1ean estreinatuko dela adierazi du Ubisoftek. Trackmania deituta, garatzen ari diren lana 2006an argitaratutako Trackmania Nationsen remakea da.
Hori horrela, bideojokoa atzeratzea erabaki du enpresa galiarrak: maiatzean estreinatzea aurreikusita zegoen. Trackmania soilik PCrako garatzen ari dira une honetan; Ubisoften Uplay plataforman eta Epic Game Storean argitaratuko dute.
Jatorrizko Nationsen gertatu modura, Trackmania honetan joko lehiakorra nagusi izango da. Bideojokoa jokalarien maila guztientzako erronkaz osatuta dago; gameplay ulerterraz eta sinple baina menperatzeko zaila du autoen lasterketa jokoak, hasiberriei zein adituei zuzendutakoa.
Lasterketekin batera aipatutako zirkuitu sortzailea da jokoaren beste ardatzetako bat. Mota desberdinetako elementuak gehituta prestatuko ditugu zirkuituak, ondoren horietan jokatzen aritzeko.
Nola ez, Trackmaniako zirkuituek ez dute kutsu errealista edukiko: era guztietako zorakeriak sortu ahalko dira. Atal hori areagotzeko asmoz, remake honetan bloke eta azalera bereziak gehituko dituztela nabarmendu dute garatzaileek.
Iruzkinak (3)
Jon7 EUSKALDUNA 2020ko api. 24a, 22:30
joe primeran =3 esan dute doakoa izango den edo prezioa?
Lander Unzueta 2020ko api. 25a, 14:21
Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Jon7 EUSKALDUNA 2020ko aza. 9a, 20:55
jo ba doakoa da azkenean, epic ean behintzat. Oso txukuna nere ustez, modu desberdinak dauzka baina betiko erlojuaren aurkakoan, zure probintziako ranking ean zenbat garrena egin duzun jartzen dizu eta baita nazio mailan ere. Nahiz eta betikoa hori basic pack a da ta beste gauza batzuetarako ordaindu beharreko pack ak hartu behar, hala ere jolasteko nahikoa basic a