Trivial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Tribual, Android plataforman garatua eta gailu mugikorretan erabiltzeko aproposa. Dagoeneko badira hilabete batzuk Tribual jokoaren lehenengo bertsioa sareratu genuena CodeSyntaxen. Harrezkero 2000 lagunek jaitsi dute, eta ia-ia 300.000 partida jokatu dira. Jokoak, gainera, GipuzkoaApps saria ere irabazi zuen. Oraingo honetan, jokoaren bigarren bertsioa aurkezten dugu: teknikoki hobetua, galdera gehiagorekin aberastuta, eta eleanitz bihurtuta. Izan ere, hemendik aurrera, euskaraz ez ezik, gaztelaniaz eta ingelesez ere jokatu ahal izango baita Tribualen.

Mekanika errazeko jokoa da Tribual, Euskaldunon Tribuaren jokoa. Bost galderako sortak erantzutea da koxka, ahalik eta azkarren. Galdera-sorta berbera 2 lagunei ematen zaie: ondoen (eta bizkorren) erantzuten duenak irabaziko du partida, eta besteak galdu. Emaitza horren arabera banatzen dira partida bakoitzean puntuak, eta horrela osatzen da erabiltzaileen sailkapena.

Horretarako hainbat gaitako milaka galdera prestatu ditugu, erabiltzaileek Tribualekin gozatu dezaten. Kultura orokorra, matematika (batuketak, biderketak, ekuazioak,...), serie logikoak, geografia (munduko tokiak, hizkuntzak, herrialdeak eta hiriburuak,...), zinea eta musika, kirola, natura,...

Gure helburu nagusia izan da, ahalik eta galdera gehien (eta ahalik eta ezberdinenak) sortzea, erabiltzaile guztien interesa piztu dezakeen jokoa garatu ahal izateko.

Tribual

Tribualen originaltasuna: galdera kopurua, aktualitatea eta hurbiltasuna

Galdera-erantzunen jokoetan funtsezkoa da galdera kopuru handia izatea erabiltzailea ez aspertzeko. Eta Tribualen lortu dugu. 130.000 galdera dauzkagu dagoeneko, eta etengabe sortzen jarraitzen dugu. Galderak ez ditugu eskuz sortu, ordea. Programazio bidez sortu ditugu guztiak, batzuk gure kabuz generatuta, eta beste asko sareko informazio-iturriak erauziz, besteak beste, Twitter, Wikipedia, Google Maps edota Panoramio. CodeSyntaxen ezaugarri bereizgarrietako bat da estrategia eta garapen teknologikoan egiten duen ahalegina, eta Tribualen azpiegitura tekniko sendoa sortu nahi izan dugu hasieratik.

Galdera kopuruaz gain, Tribualek baditu berezi egiten dituen beste bi ezaugarri. Alde batetik, aktualitatearekin lotutako galderak ere eskaintzen zaizkiola erabiltzaileari, Twitterretik ateratzen ditugun galderei esker. Beste aldetik batetik, galdera asko oso hurbilekoak direla. Galdera orokorrak ere hainbat dira, baina horiekin batera, erabiltzaileontzat oso hurbileko diren galderak ere aurkituko digutu: Euskal Herriko geografiari buruzkoak, euskal herrietako argazkiak, euskal kultura eta literaturari lotutakoak, eta abar. 

Tribual

Tribu tematikoak

Esan bezala, hainbat galdera-mota ditu jokoak (natura, kirola, zientzia, zinea, logika,...). Gainera, Tribuak ere sortu ditugu: hau da, galdera-multzo tematikoak. Horrela, ezagutza orokorreko tribuaren alboan, beste 3 tribu tematiko ere aurkituko ditugu: Matematikakoa (matematikako galderak bakarrik), Geografiakoa (munduko lekuak, Euskal Herriko lekuak, argazkiak,...), eta Euskal Literaturari buruzkoa, irakurzale porrokatuentzat, Susa-Armiarmaren laguntzari esker sortu ahal izan genuena.

Tribu hauetan jolastuta gainera, naiz eta euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez jokatu, jokoan dauden erabiltzaile guztien aurka jolasteko aukera dago. Gure asmoa galdera eta tribu gehiago sortzea da, tribu orokorraz gain, jokalari bakoitzak bere intereseko tribuak izan ditzan.

Aurrera begira

Tribualen berrikuntza gehiago aurkeztuko ditugu aurki, jokoaren garapenean sinesten dugulako. Hauek dira horietako batzuk: 

  • Galdera gehiago: galdera-sorkuntza prozesuan etengabe dihardugu lanean. 

  • Hizkuntza gehiago: joko eleanitza egiteko mekanika ondo ezarri ostean, hizkuntza eta merkatu berrietara jotzea dugu esku artean.

  • Tribu gehiago: galdera-multzo tematikoetara joko dugu, jendearen interes zehatzak arakatzeko helburuarekin.

  • Lagun-taldeak: partidak norekin jokatu aukeratu ahal izateko (lagunen arteko lehiaketak egiteko aukera).

Jaitsi Tribual

Android plataforman erabil daiteke jokoaren azken bertsio eleanitza. Euskara hutseko aurreko bertsio bat, baita iOSen ere.

Android (eleanitza)Get it on Google Play
iOS (euskaraz)
 

Tribual lantaldea