Googlek mota guztietako hamaika zerbitzu eskaintzen dizkigu dagoeneko, baina horrekin nahikoa ez, eta zerbitzu berriak eskaini nahian dabil etengabe. Enpresa amerikarrak, bideojoko streaming plataforma bat nahi zuen, baina zertarako sortu, dagoeneko izugarrizko arrakasta duen Twitch plataforma bazegoen? Googlek behin baino gehiagotan erakutsi digu ez duela diruzorroa ateratzeko beldurrik, baina oraingoan Amazon online dendak plan guztiak zapuztu zizkion: Azken momentuan, Google akordiotan zebilela, 735 milloi ordaindu eta Twitch muturren aurrean kendu zion.
Mountain View-ko enpresak ez zuen etsi bideojoko streaming plataforma bat lortzeko bidean, eta horrela, duela hilabete inguru bere plataforma propioa aurkeztu zuen, Youtube Gaming. Plataforma hau guztiz independentea izango da Youtuberekiko, eta bideojokoekin lotutako bideo eta streaming-ak bakarrik bilduko ditu. Honek, bilaketak asko erraztuko dizkigu, esate baterako bilatzailean “Call” hitza idatziz gero, “Call of Dutty” bideojokoarekin lotutako emaitzak erakutsiko dizkigu, eta ez ingelesezko “deia” renak.
Nagusitasuna lortzeko lehia
Youtube Gaming-ek gogor egin beharko du lan bideojoko streaming-en jaun eta jabe izan nahi badu. Egia da, dagoeneko youtubeko kanala dutenetzat, erosoagoa izango dela dena leku berdinean izatea, baina hala ere, ez da batere erraza izango Twitchek azkenaldian hartu duen indarrari, eta honen erabiltzaile komunitateari (milioika) aurre egitea.
Uda amaierarako martxan
Uda amaierarako dago aurreikusita, baina, filtrazio bati esker, Android mugikorretarako aplikazioa probatu dezakegu hemendik deskargatuta. Itxura polita du, eta nik uste lehenago edo berandugo, gamer guztion poltsikoetan egongo den aplikazioa izango dela. Web orrialdea ere martxan da, baina oraingoz mustutzeaz abisatuko digun email zerrendan izena emateko aukera bakarrik dago.
Iruzkinak