Bideojokoen festan azaldutako titulurik esanguratsuenak bildu ditugu.
Udako aurkezpenen kopuruak gora egiten jarraitzen du urtero: geroz eta ohikoagoak dira talde independenteek elkarlanean antolatutako ekimenak, baita agerkari handienak ere.
Hori dela-eta, aurten egindako ekitaldien laburpen azkarra osatuko dugu: nabarmentzeko joko gehiegi daude guretzat, errazena izango da beraz. PC Gaming Show, Devolver Direct, Day of the Devs, Wholesome Direct, Women-Led Games Summer Game Fest, Future Games Show… goazen!
Day of the Devs
Summer Game Fest-aren aterpean Double Fine eta Iam8bit argitaletxeek antolatutako indie jokoen festak hainbat obra interesgarri utzi zizkigun. UFO 50, Screenbound, Cairn eta Arranger: A Role-Puzzling Adventure nabarmen ditzakegu, beste hainbaten artean.
Devolver Direct
Devolver indie argitaletxekoak Volvy maskotarekin itzuli ziren beste behin umorez betetako aurkezpen eroa egiteko. Titulu independente handiak ikusi genituen bertan: Tenjutsu ikaragarria aipatu nahi dugu, baita Cult of the Lamb-en Unholy Alliance eguneraketa eta Anger Foot itxurosoa ere.
Future of Play Direct
Summer Game Festarekin elkarlanean antolatutako beste ekimenetako bat izan zen Future of Playkoa, hau ere indie jokoetan ardaztuz. Battle Suit Aces, ABYSS X ZERO, Zodiac XX: Leo eta Phoenix Springs nabarmenduko genituzke.
Wholesome Direct
Bideojoko atseginak izan ziren, beste behin, Wholesome Games indie elkartearen hizpide. Discounty, Caravan SandWitch, Rooster eta Dungeons of Hinterberg aukeratu ditugu, baina eskaintza zabala erakutsi zuten.
Latin American Games Showcase
Garatzaile latinoamerikarren jokoak ikusi genituen aurkezpen honetan. Benetan interesgarriak, egia esan: Dungeon Drafters, Gurei edo Mariachi Legends ikustekoak dira, baina 70 titulu baino gehiago aurkeztu zituzten.
Women-Led Games Summer Game Fest
Emakumeek zuzendutako bideojokoak izan ziren aurkezpen honen ardatza, era guztietako lanak bilduta. The Crush House, Urban Jungle edo Yes, Your Grace: Snowfall egon ziren, besteak beste.
Future Games Show
Games Radar webgunekoek antolatutako zuzenekoan ere indie jokoak izan ziren nagusi. Adi Parcel Corps, SCHiM, edo Dredge zoragarriaren The Iron Rig espantsioari.
Ñ3
Yuste eduki sortzaileak espainiar estatuko garatzaileek eta bideojoko sortzaileek prestatutako bideojokoak ezagutzera emateko aurkezpena antolatu zuen: Creatures of Ava ikaragarria, Bread & Fred, Neon Blood edo Frogun Encore ikusi genituen.
Garatzaile euskaldunak ere egon ziren bertan! Embers of the Evening mundu guztiari aurkeztu zioten Praenaris donostiarreko kideek.
PC Gaming Show
PC Gamer agerkarikoek PC Gaming Showaren hamargarren urteurrena ospatu zuten atzo gauean. Ohiko aurkezleekin, ordenagailuan argitaratzeke dauden dozenaka bideojoko aurkeztu zituzten: Streets of Rogue 2, Wander Stars, Mars Tactics, Toads of the Bayou, FUMES, Sulfur, Cataclismo, Crescent County, Gunboat God, UNBEATABLE... jarraitzeko joko ugari, egia esan! Killing Floor 3 eta Citizen Sleeper 2: Starward Vector dira, halere, erakutsitako handienak.
Erlazionatutako edukiak:
Summer Game Fest 2024 laburpena
Xbox Games Showcase 2024 laburpena
Guerrila Collective 2024 laburpena
Iruzkinak