"Unity multiplataforma jokuak eta eduki interaktiboa arrakastaz garatu ahal izateko tresna eta zerbitzuen ekosistema oso bat da", hala diote behintzat produktu sorta honekin lanean dabiltzanek.
Unity engine delakoa deskargatzea nahikoa omen da Unity ekosistema eduki ahal izateko. Motore honek, 2D eta 3D eduki interaktiboak garatu ahal izateko tresnak, kolaborazio soluzioak, multiplataforma hedapen azkarra, eta atxikitze, publizitate eta analitika zerbitzuak eskeintzen ditu zure negoziorako.
Egia esan, aurretik Blender bezalako kode irekiko tresneriarekin ibili garenoi beheko bideoan agertzen diren zenbait ezaugarri ezagunak egiten zaizkigu. Oso tresneria osatua dela ematen du; ikusi besterik zure eduki interaktiboa zenbat plataforma ezberdinetara egokitzeko aukera ematen dizun (17 guztira). Eta proiektu hau bultzatzen dutenen artean marka oso ezagunak ditugu, hala nola Microsoft, Sony, Samsung, Nintendo edo BlackBerry.
Dohako bertsioa hemendik jeitsi daiteke 30 egunean probatu ahal izateko.
P.D: Mila esker @euskaljakintza informazio honen berri emateagatik
Iruzkinak