Bart, bideojoko garatzaileen munduan lurrikara txiki bat gertatu zen: Epic Games etxeak bere Unreal Engine bideojoko motorea mundu guztiarentzat doain jartzea erabaki zuen eta gaur bertan iadanik, https://www.unrealengine.com/ web orrira joanez gero, eskuragarri dago. Motore hau punta puntakoa da, merkatuan erabilinietakoa da,  "Bioshock", "Street Fighter V", "Dead Island 2", "Fable Legends", "Eve Valkyrie"... eta zerrenda amaigabe bat dira motore hau erabiliz dagoeneko merkatuan dauden jokoak.

Garatzaileak eskuragarri izango dute motore eta eguneraketa guztiak jokoa garatzen den bitartean, baina behin emaitza merkaturatzean, hiruhilabete baten 3000$ baina gehiagoko irabaziak badituzu, 5% Epic Games etxearentzat izango da, bestela ezer ez. Dudarik gabe mugimendu honek garatzaile mordoa ekarriko ditu, eta espero dezagun joko mordo berri pila ekartzea ere.



Goiko bideo horren bitartez azaldu dute beraien estrategia berria. Orain begiak CryEngine motoreari begira daude.... zer erabaki hartuko ote dute? erantzungo dute?