Spyro eta Ratchet & Clank joku sagen atzean dagoen estudioak, Insomniac Gamesek, bere proiektu berria kaleratuko du Urriaren 31an. Microsoften aurtengo esklusiborik potenteena dela esan daiteke.

Sunset Ovedrive mundu irekiko jokua da eta etorkizun hurbilean oinarritzen dena. Korporazio handi batek edari berri bat kaleratzen du eta hiritarrak gonbidatzen ditu kata batera. Baina kata hori ez da ondo ateratzen eta hiritarrak mutanteetan bihurtzen dira.


Arsenal kurioso eta dibertigarri bat erabiliaz eta teilatu, kable eta hainbat lekutatik irristatuz mutanteak akabatu beharko dira.
Jokua oso kritika ona edukitzen ari da, non metacritics atarian 83ko bataz bestekoa lortu duen.

Urriak 31ean mundu ero honetan murgildu eta mutanteak akabatzeko aukera izango dugu.