Abilezia handia eskatuko duten puzzleak gainditzea izango da Devolver Digitalen jokoko helburua.
Switch eta PCko jokalariek Devolver Digitalek argitaratutako obra berrira jokatu ahalko dute urriaren 22tik aurrera. Disc Room puzzle jokoa trailer berri batekin iragarri du bere argitaratze data.
Jan Willem Nijmanek, Kitty Calisek, Terri Vellmannek eta Doseonek elkarlanean sortutako bideojoko honetako protagonistak diskoak izango dira. Ez edonolako diskoak, hilgarriak direnetakoak baizik: bete beharreko zereginak eta frogak egiten dituzten bitartean horiek saihestea izango da jokalarien helburua.
Minit edota Nuclear Thronen sortu dituzten garatzaileek hainbat laguntza ezartzea erabaki dute behin eta berriz hiltzen ez ibiltzeko. Abilezia berriak eskuratuta partidak luzeagotzea erraztuko dute, baita sekretuak aurkitu eta aurrera egiteko aukerak areagotzea ere.
Iruzkinak